Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angela Lansbury aktorea hil da, ''Murder, She Wrote'' telesaileko protagonista

Angela Lansbury. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Angela Lansbury aktorea hil da, ''Murder, She Wrote'' telesaileko protagonista
Aktore britainiarra hiru aldiz egon zen Oscarretarako izendatuta "Gaslight", "The Picture of Dorian Gray", "The Manchurian Candidate" filmeetan egindako lanagatik. Hollywoodeko Akademiak ohorezko estatua eman zion 2013an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X