Oscar sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oscar saria irabazteko aukera handiak dituela uste du Pablo Berger zinemagile bilbotarrak

20240309173340_berger_
18:00 - 20:00
Oscar saria irabazteko aukera handiak dituela uste du Pablo Berger zinemagile bilbotarrak
Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritutako "Robot Dreams" lana animaziozko film onenaren Oscar saria jasotzeko lehian arituko da. Pelikularen zuzendariak ETB hartu du, Oscar sariak emateko ekitaldirako 24 ordu falta direnean.

Albiste gehiago zinema

Jose Ramon Soroiz Zilarrezko Maskorra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Ramon Soroizek irabazi du interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, Zhao Xiaohong aktore txinatarrarekin batera

Jose Ramon Soroiz aktore euskaldunak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik. Ex aequo izan da saria, Zhao Xiaohong txinatarrarekin ('Her heart beats in its cage' ) batera. Soroizek filmeko zuzendariei eta bere familiari eskerrak eman dizkie, baita bere herriari, Legorretari, ere.

"Aro berria" IRati Gorostidi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aro berria" Irati Gorostidiren filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du New Directors atalean

"Aro berria" filmak istorio hau kontatzen du: Ur-kontagailuen fabrika bateko langileak batzartu egin dira azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatzeko. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek fabrika utzi eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten esperientzia katartiko partekatuen medioz.

Gehiago kargatu