Marisa Paredes omenduko du Zinemaldiak 73. edizioko kartel ofizialean
Bestalde, gaur jakitera eman da Esther Garcia ekoizleak jasoko duela aurtengo Donostia sarietako bat, "Espainiako eta Latinoamerikako zinemagintza nazioartekotzeko egin duen lanagatik".
Marisa Paredes izango da Donostia Zinemaldiaren aurtengo irudia, eta iaz zendutako aktore madrildarraren argazkia erakutsiko du 73. edizio honetako kartel ofizialak. Modu horretan, jaialdiarekin zuen lotura aitortu nahi zaio. "Paredes Zinemaldiaren izar maitatuenetako bat izan zen 1977an lehen aldiz etorri zenetik iaz hil zen arte", esan dute antolatzaileek.
Halaber, gaur jakinarazi dute Esther Garcia ekoizleak jasoko duela aurtengo Donostia sarietako bat. "Garciak funtsezko lana egin du Espainiako eta Latinoamerikako zinemagintza nazioartekotzeko", esan du Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak.
Gaur, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, kartelen aurkezpen-ekitaldian iragarri dituzte bi aitortzak Rebordinosek eta Ruth Perez de Anucita Zinemaldiaren Komunikazio arduradunak.
Marisa Paredesek 75 film luzetan baino gehiagotan lan egin zuen, eta bere ibilbidea hainbat zinemagilerekin lotuta dago, hala nola Fernando Trueba, Montxo Armendariz, Jaime Chavarri, Agusti Villaronga eta, batez ere, Pedro Almodovarrekin.
60ko eta 70eko hamarkadetako antzerkigintzan eta telebistan zaildua, lotura estua izan zuen Donostia Zinemaldiarekin 1977an lehen aldiz etorri zenetik.
Rebordinosek gogorarazi du bigarren aldiz izango dela Paredes Zinemaldiaren kartelaren protagonista. “2006an The Lady From Shangai gisa agertu zen, eta orain, 19 urte geroago, aktore eta pertsona bezala zuen handitasuna gogorarazten digun irudi ezin ederrago batean dugu", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.