ESTREINALDIA, URRIAK 10

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

18:00 - 20:00
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira filmeko protagonistak. Argazkia: EITB

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (AmamaAupa Etxebeste!Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Zinemari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Belen" eta "Las Corrientes" filma argentinarren nondik norakoak aztertu ditu Mikel Zumetak

ORAINeko kritikariak Sail Ofizialeko beste bi zinta ekarri dizkigu, argentinarrak biak: "Belen" (Dolores Fonzi) eta "Las Corrientes" (Milagros Mumenthaler). Bi emakumeren istorioak dira, baina bi errealitate oso ezberdin erakusten dituztenak. Lehenengoari dagokionez, interesgarria izan arren, elementuak falta zaizkiola kritikatu du; bigarrenaren ildotik, harrera oso ona izan den arren, geruza eta mami askokoa dela uste du.

Gehiago kargatu