Esku baten historia
Iban Toledo eta Oroitz Zabala Eraukon, Eskuaren mintzoa Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala filmatzen ari dira, eta azaroan bukatu nahi dute urtebeteko lana. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileek Eraukon, Eskuaren mintzoa film dokumentala filmatzen jarraitzen dute, lana udan Irulegiko indusketetan (Aranguren Ibarra) abiatu ondoren. Frantzian, Erresuma Batuan, Madrilen, Bartzelonan eta Euskal Herriko hainbat tokitan (Tolosa, Irurita, Gaztelu, Bujanda, Iruñea eta Gasteiz) urtebetez filmatu ondoren, azaroan amaitu nahi dute.
2.000 urte baino gehiago dituen brontzezko piezak 40 zeinuko testua dauka, euskararen, Europako hizkuntza isolatu bakarraren, aitzindaria izan daiteke hizkuntzan emana. Hitz horien guztien artean, batek bereganatzen du arreta guztia: ‘sorioneku’ (zorion). Hala ere, duela gutxi egindako ikerketa bati esker, aditz bat aurkitu ahal izan da idazkunearen amaieran: ‘eraukon’ terminoa da, ‘eradun’ aditzarekin zerikusia izan dezakeena.
“Irulegiko Eskuaren deskubrimendua, aurkikuntza soil bat izateaz harago, gure nortasun eta kulturaren ikur bilakatu da, euskaldunok teoria askoren kontra herri alfabetatua ginela frogatu du. Espero dut ekoizten ari garen dokumental hau Irulegiko Eskuak merezi duen eta euskal herritarrongan piztu duen interesaren mailan egotea", adierazi du Iban Toledok.
Euskarazkoa izango da dokumentala, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko azpidatziekin, eta 80 minutuko iraupena du.
Irulegiko Eskuaren agerpenak lurrikara zientifiko, mediatiko eta sozial izugarria eragin du, ekoiztetxeak azaltzen dutenez, “euskal gizartean ilusioa piztu eta zientzialarien arreta erakarri du, eta eskuaren jatorriari eta barnean duen mezuari buruzko eztabaidak piztu ditu”.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.