Euskal zinemako lau film ertain historiko eta Stanley Kubricken zein Manoel de Oliveiraren lanak, Klasikoak sailean
Zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen dituen atalak Ehun metro, Hamaseigarrenean aidanez, Zergatik panpox eta Oraingoz izen gabe euskal klasikoen bertsio zaharberrituak aurkeztuko ditu, besteak beste.
Klasikoak Donostiako Zinemaldian zinema unibertsalaren klasikoak berreskuratzen dituen atalak hamabi lan bilduko ditu zinema jaialdiaren 73. edizioan, tartean Christian-Jaque, Jorge Fons, Antonio Giménez-Rico, Stanley Kubrick, Yoshimitsu Morita eta Manoel de Oliveiraren filmak.
Horiez gain, Furtivos (José Luis Borau, 1975) duela mende erdi Urrezko Maskorra irabazi zuen filma, ere emango dute, baita Ehun metro (Alfonso Ungría), Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano) ere; EITBk eta Euskadiko Filmategiak zaharberritu dituzte 80ko hamarkadako euskarazko film ertainak.
Titulu horiei guztiek Lillian Hellman gidoilariari eskainitako atzera begirako zikloa batu behar zaio, baita urritik aurrera Gasteizera, Bilbora, Donostiara, Iruñera eta Donibane Lohizunera iritsiko den Filmategiaren hiru hileko zikloa.
Zinemaldian, Un revenant (Christian-Jaque, 1946), El callejón de los milagros (Jorge Fons, 1994), Vestida de azul (Antonio Giménez-Rico, 1983), Barry Lyndon (Stanley Kubrick, 1975), Kazoku gemu / The Family Game (Yoshimitsu Morita, 1983) eta Aniki Bóbó (Manoel de Oliveira, 1942) ikusiko dira .
Gainera, Hellmanen atzera begirakoan (1935-1999) 16 film proiektatuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.