Ikusi “Hombre bala” Mikel Erentxuni buruzko dokumentalaren trailerra
Anuska Ariztimuñok zuzendu duen pelikula Zinemaldian estreinatuko dute, eta donostiar musikariaren “alderik humanoena, arrakasta goiztiarra, artista moduan lupetzatik egindako zeharkaldia eta senide eta lagunekiko harremana” erakusten du.
Honatx Hombre bala Anuska Ariztimuñok (Errenteria, 1984) Mikel Erentxun donostiar musikariari buruz EITBren parte-hartzearekin egin duen film dokumentalaren trailerra.
Hombre bala Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute; Zinemira saila itxiko duen lana izango da.
Erentxunek musikagintzan egin dituen 40 urteetatik abiatuta, 80 minutuko pelikula haren bizitzan eta historian murgiltzen da. “Artistaren ibilbide profesionalean eta bizitza pertsonalean joan-etorrian ibiltzean datza filmaren muina, hein handi batean. Mikelek erabaki garrantzitsuak hartu beharko ditu bere bizitzan, heriotzak eta, batik bat, denboraren joanak sortzen dizkion beldurren aurrean”, esan du zuzendariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hind neskatoak Herman “reichsmarschalla” gainditu
Ez dut uste erraturik nagoenik: Palestinak Israel gainditu du kontakizunean.
EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago
Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.
“Correct me if I’m wrong” film laburrak irabazi du Zinebiko Sari Nagusia
Hao Zhou txinatar zinemagilearen lan dokumentalak jaso du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko epaimahaiaren aintzatespen nagusia. Euskal film labur onenaren saria “Habana industrial” Ainhoa Ordoñezen lanak irabazi du, eta Aitor Gametxoren "Geratzen den hori" filmak Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia.
"Los domingos" eta "Maspalomas", Feroz sarietarako film izendapen gehien dituzten filmak
Los domingos, bederatzi izendapenekin, eta Maspalomas, zazpirekin, dira 2026ko Feroz sarietarako izendapen gehien jaso dituzten filmak.
Billy Wilderren 32 film emango ditu Tabakalerak 2026ko zinema programaren barruan
Tabakalerako 2026ko zinema denboraldi berria Donostia Kulturak, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak berak diseinatu dute, eta urtarrilaren 8an hasiko da.
Mendi Film, Bilboko nazioarteko mendi zinemaldiaren XVIII. edizioa
Euskalduna Jauregia izango da jaialdiaren kanpaleku nagusia eta abenduaren 5etik 14ra 55 film proiektatuko dira, horietatik 12 euskal ekoizpenak. Jaialdiaren irekiera ekitaldian Entre Juan y Juanito izango da ikusgai, Juanito Oiarzabali buruz Javier Alvarok zuzendu duen filma. Bestalde, iazko Mendi Film bekari esker sortutako Luis Arrietaren filma aurkeztuko da: Sustraiak.
Norma Vila "Salitre" izeneko bere lehen film luzea filmatzen ari da, Nagore Aranburu protagonista duela
Egunotan Arrigorriagan Norma Vila zuzendariaren Salitre pelikula filmatzen ari dira, drama intimoa eta thriller psikologikoa uztartzen dituen film luzea. Nagore Aranburu eta Haizea Carneros dira protagonistak.
Zinebik "Llámame sinsorga" dokumentala aurkeztu du
EITBren parte-hartzea duen filma Zinebi film laburren eta dokumentalen Bilboko jaialdian proiektatuko dute, hilaren 28an zinemara iritsi aurretik. Al Borde Flims etxearen filmak La Sinsorga Bilboko espazio feminista eraikitzeko prozesua jasotzen du.
Umorez, musikaz eta Pablo Bergerrentzako Ohorezko Mikeldiaz abiatu da Zinebi
Zinebiren 67. edizioa Arriaga Antzokian hasi da, Bilboko errodajearen gorakadari, musika emanaldiei eta nobedadeen aurkezpenari keinu eginez. Hasierako saioan Euskal Film Laburren Sail Ofiziala proiektatu dute eta Pablo Berger zinemagile bilbotarrari Ohorezko Mikeldia eman diote.
Bost euskal film labur, Zinebiren Sail Ofizialean
Bea Lema, Aitor Gametxo, Ainhoa Ordoñez, Giulia Cosentino, Perla Sardella eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren azken lanak Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak lehiatuko dira. Gaur hasi, eta hilaren 28an amaituko da 67. edizioa.