Juliette Binoche, Matt Dillon, Colin Farrell, Richard Linklater eta Renate Reinsve Zinemaldira etorriko dira
J. A. Bayona kataluniar zuzendaria izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua. Paul Dano, Maria de Medeiros, Erward Berger, Claire Denis, Agnieszka Holland eta Ron Perlman ere etorriko dira Donostiara, besteak beste, Esther García eta Jennifer Lawrence Donostia saridunez gain.
Juliette Binoche, Donostia saridun aktorea 2022ko Zinemaldian. Argazkia: Efe.
Donostiako Zinemaldiak zinema jaialdiaren 73. edizioa (irailak 19-27) aurkeztu du gaur, eta Donostiara etorriko diren aktore eta zuzendarietako asko aletu ditu. Esther García eta Jennifer Lawrence Donostia saidunez gain, Donostia Zinemaldiaren 73. ediziora etorriko direla berretsi dute Juliette Binoche, Paul Dano, Harris Dickinson, Matt Dillon, Colin Farrell, Denis Lavant, Maria de Medeiros, Ron Perlman, Renate Reinsve eta Stellan Skarsgard, besteak beste.
Olivier Assayas, Edward Berger, Arnaud Desplechin, Claire Denis, Lucile Hadzihalilovic, Agnieszka Holland, Richard Linklater, Kleber Mendonça Filho, Jafar Panahi, Raoul Peck, Walter Salles, Joachim Trier eta Rebecca Zlotowski zinemagileek euren filmak aurkeztuko dizkiete, gainera, publikoari eta hedabideei.
J. A. Bayona zuzendaria izango du buru Sail Ofizialeko epaimahaiak Laura Carreira eta Gia Coppola zuzendariez, Zhou Dongyu aktoreaz, Lali Espósito antzezle eta abeslariaz, Mark Strong aktoreaz eta Anne-Dominique Toussaint ekoizleaz osatutako Sail Ofizialeko epaimahaiko buru.
Irailaren 19tik 27ra, 56 herrialdetako 254 film eskainiko ditu Zinemaldiak, José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita komunikazio-arduradunak azaldu dutenez. Aurretik, aurkezpenaren hasieran, Zinemaldiko arduradunok "Gazako genozidioari buruz" adierazpena irakurri dute.
Donostiara bertaratuko diren izarren zerrenda luzean egongo dira Edurne Azkarate, Dolores Fonzi, Pedro Almodovar, Jonás Trueba, Alauda Ruiz de Azúa, Patricia López Arnaiz, Nagore Aranburu, Jose Ramon Soroiz, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, Barbara Lennie, Antonio de la Torre, Alberto Rodríguez, Eneko Sagardoy, Jone Laspiur, Álvaro Morte, Manolo Solo, Ramon Agirre, Eduard Fernández, Miren Gaztañaga, Agustín Díaz Yanes, Susana Abaitua, Andrés Gertrúdix, Joxean Bengoetxea, Raúl Arévalo, Ariadna Gil Isaki Lacuesta, Leiva musikaria, Javier Gutiérrez, Arón Piper, Miguel Herrán, Blanca Suarez, Eduardo Noriega, Mario Casas, Pablo Colomo, Carmen Machi, Antonio Resines, Brays Efe Fernando Colomo, Mabel Lozano Carla Simón, Oliver Laxe, Sergi López, Julio Medem, Loreto Mauleón, Cesc Gay eta Emma Suárez.
Zure interesekoa izan daiteke
Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”
Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke.
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.