“Singular” Alberto Gastesiren filma Sitgesen estreinatuko dute
Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey protagonista dituen film luzea Fantasiazko Zinema Jaialdiaren 58. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko da, Kataluniako herrian.
Alberto Gastesi donostiar zinemagileak (Gelditasuna ekaitzean) Sitgesko Fantasiazko 58. Zinema Jaialdiaren Sail Ofizialean estreinatuko du Singular bere bigarren film luzea, “adimen artifizialaren eta giza doluaren mugen inguruko zientzia-fikziozko thrilerra”. Urriaren 9tik 19ra egingo dute jaialdia, eta EITBren parte-hartzea duen filma urriaren 12an ikusi ahalko da, igandearekin.
Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira protagonistak, eta Diana eta Martinen istorioa kontatzen du filmak: semea hil eta 12 urtera, asteburu batez elkartzea erabakiko dute, laku baten ertzean zuten etxean. Diana adimen artifizialean aditua da, eta lan hori utzi zuen zibilizaziotik at bizitzeko. Semea zenarekin antza handia duen gazte misteriotsu bat etxean agertzen denean, sekretu zaharrak eta susmo berriak azaleratuko dira. Baliteke etorkizuna familia horren iraganarekin lotuta egotea.
Gastesiren bigarren film luzearekin batera, Decorado (Alberto Vázquez), Gaua (Paul Urkijo) eta Balearic (Ion de Sosa) EITBren parte-hartzea duten filmak lehiatuko dira Sitgeseko Sail Ofizialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da