“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
"Los domingos". Argazkia: David Herranz.
Oso zinemagile gutxik daukate Alauda Ruiz de Azuarenaren (Barakaldo, 1978) tamainako gaitasuna bizi duten garai eta tokiko tentsioak jaso, ikusleoi begi bistan jarri eta gu berorien inguruan hausnartzera xaxatzeko. Ahalmen hori agerian gelditu zen Cinco lobitos lan sarituan eta are argiago Querer seriean, senarrari bortxaketa jarraitua egozten zion emakume baten (Nagore Aranburu) istorio indartsuan. Oraingoan, barakaldar zuzendariak berriz ere asmatu du erdiz erdi Sail Ofizialean estreinatu den pelikulan.
Los domingos, igandeak, gehiago dira hemen gatazkak leherrarazten dituzten eta isiltasunak inposatzen dituzten familia bazkarietarako egunak, meztarakoak baino. Ainara 17 urteko neskato dirdiratsu eta arduratsua da (Blanca Soroa zoragarri dago bere lehen lanean, eta palmaresean sartzeko apustuetan bere izena entzuten da dagoeneko), eta unibertsitatean zer ikasiko duen aukeratzeko garaian dago. Hala ere, eskola katoliko baten ikasten ari den gazteak Jainkoarengandik gero eta gertuago dagoela adieraziko du, ustekabean, eta klausurako moja izatea aztertzen ari dela.
Zuzendu duen hirugarren film luzean (Cinco lobitos, Eres tú eta Los domingos), Ruiz de Azuak informazio baliotsuz kargatzen ditu plano oro eta, batez ere, elkarrizketa zorrotz eta tenkatuak, eta hainbat dilema proposatzen dizkio ikusleari; fedeari buruzkoak bai, noski, baina, horretaz haraindi, baita ezezagunari aurre egiteko dugun moduari buruzkoak, besteen erabakien aurreko gure tolerantziari edo tolerantziarik ezari buruzkoak, geldotasunari buruzkoak, ziurgabetasun eta inperfekzioari buruzkoak, bizitzaren eta gizartearen inertziak bihurtzeko ahalmenari buruzkoak eta hertsapenari eta erabakimenaren arteko mugari buruzkoak.
Soroaren interpretazio harrigarriarekin batera, bi balore segururen lana nabarmentzen da filmean, Patricia Lopez Arnaizena Ainara izekoaren larruan eta Nagore Aranbururena Isabel ama priorearena egiten. Halaber, tonuari dagokionez, kostunbrismo eta naturalismo oso transzendente baten bidetik jo du Ruiz de Azuak, eta umorea, umore garratza tarteka, erruz azaleratzen da istorio osoan zehar.
Ruiz de Azuak detaile osoz marrazten ditu pertsonaiak eta beraien zirkunstantziak, baina publikoari ematen dio une oro azken hitza, istorioan zehar bultzakadarik gabe gidatzen, azpimarra lodiegirik gabe eta ikuslearen adimena elikatuz zein errespetatuz. Jarrera bera erakusten du, horrez gain, pertsonaiekin: azaldu egiten ditu, deabrutu eta santutu barik.
Apustua biribiltzeko, “Aitormena”ren eta “Into my arms” Nick Cave & The Bad Seedsen kantuaren doinuan gertatzen da hori guztia. Adi, palmeresean sartzeko aukera baitu, Jainkoa lagun.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.