"The voice of Hind Rajab" filmak arnasa eutsika utzi du Zinemaldia
Kaouther Ben Haniak zuzendu duen filmak zinez hunkitu du publikoa. Gazako balen eta bonben artean auto baten barruan harrapatuta zegoen sei urteko neskato batek Ilargi Gorriari egin zion benetako deia da filmaren ardatza.
Bart, asteartearekin, The voice of Hind Rajab Kaouther Ben Haniak zuzendutako filma aurkeztu dute Donostiako Zinemaldian, Perlak sailaren barruan. Zinema jaialdian egingo dituzten bost proiekzioetako lehena izan da.
Hind Rajab neskatoak egin zuen deiaren benetako audioa erabiltzen duen filma Tel Al Hawan dago kokatuta, 2024ko urtarrilaren 29an Israelgo Armadak husteko agindu zuen auzoan. Filmean, fikzioa eta boluntarioek egun horretan grabatu zituzten bideoak tartekatzen dira.
Erreskate lanak egin ahal izateko baimenaren zain zeuden bitartean, boluntarioak Hind Rajabekiko harremana ez galtzen tematu ziren, telefono deia eten ez zedin, eta etengabe eskatu zioten nola zegoen, norekin zegoen eta zer gertatu zen azaltzeko.
Hind Rajabek bila joan dakizkion erregutzen du hainbat aldiz, bakarrik dagoela eta iluntasunaren beldur dela esaten du. Osaba-izebek eta lau lehengusu-lehengusinek lagunduta bera zeraman autoan harrapatuta dagoela azaltzen du, eta, denak hilda zeudela, ingurukoak “lo” daudela eransten du.
Hamabi egunera, Israelgo Armada inguru horretatik atera zen, eta boluntarioak zauritutakoen eta hildakoengana iritsi ahal izan ziren. Hinden gorpua bertan aurkitu zuten, senideen hilotzekin batera, inguruan 355 bala zulo zituen ibilgailuan. Neskatoaren bila joan zen anbulantzia ere inguruan zegoen, 50 metrora, eta barruan zihoazen bi pertsonak ere hilda zeuden.
Hind Rajaben ama agertzen da filmean, bere baimena duen lanean, eta alabak itsasoa maite zuela eta gerra bukatzeko gogoz zela, “orduan berriz hareatan jolastera itzultzeko”.
Veneziako jaialdian estreinatu zuten pelikula, eta ekoizleetako batzuk Brad Pitt, Joaquin Phoenix, Rooney Mara, Jonathan Glazer eta Alfonso Cuarón dira.
Gaur arratsaldeko proiekzioaren ondoren, 18:30ean, Palestinaren aldeko manifestazioa egingo dute Donostian, Okendo plazatik abiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.