Zinemaldiaren uzta Bilbora eta Iruñera iritsiko da
Donostiako Zinemaldiak jaialdian erakutsi dituzten filmetako batzuk proiektatuko ditu Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuetako Golem zinema aretoetan; besteak beste, Karmele eta Los domingos Urrezko Maskorraren irabazlea izango dira ikusgai.
"Los domingos", Urrezko Maskorraren irabazlea, da ikusi ahal izango den filmetako bat. Argazkia: David Herranz.
Donostiako Zinemaldiak amaitu berri den 73. edizioan proiektatu dituzten hainbat film eramango ditu aste honetan Bilbora (irailak 29–urriak 5) eta Iruñera (irailak 29–urriak 3).
Oraingoan, zikloak jasoko dituen filmak Sail Ofizialekoak zein Perlak, Horizontes Latinos eta New Directors sailetakoak izango dira.
Bilbo
Bilbon, Azkuna Zentroko programazioa (sarrerak, 5 euroan) astelehenean, irailak 29, hasiko da Karmele Asier Altunaren azken filmarekin; asteartea, Un simple accidente (Jafar Panahi) Canneseko Urrezko Palmaren irabazlea ikusiko da; asteazkenean, Sentimental value, Joachim Trierrena; eta, ostegunean, Un poeta Simón Mesaren film kolonbiar komiko eta mikatza.
Zinema aretoetara, urriaren 10ean
"Karmele" filmaren trailerra
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira Asier Altunak zuzendu duen pelikularen aktore protagonistak. Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da film luzea, eta urriaren 10ean iritsiko da zinema aretoetara.
Asteburuan, ikusgai izango dira La tarta del presidente (Hasan Hadi) ostiralean; Heidi, katamotzaren erreskatea (Rob Sprackling); Weightless Emilie Thalund danimarkarrari New Directors saileko saria eman dion pelikula eta The Son and the Sea (Stroma Cairns), larunbatean; eta igandean Kaixo, Frida!, Karine Vézinak Frida Kahlori idatzitako biografia; Vie privée Rebecca Zlotowskirena eta Los domingos (Alauda Ruiz de Azua), film onenaren Urrezko Maskorraren irabazlea.
Iruñea
Nafarroako hiriburuko programan bildu dituzte Historias del buen valle Jose Luis Guerinen ez-fikziozko lana, epaimahaiaren aipamen berezia jaso duen pelikula (astelehena, irailak 29), Karmele (asteartea), La tarta del presidente (asteazkena), Sentimental value Joachim Trierrena (osteguna) eta Los domingos, Alauda Ruiz de Azua zuzendariak aurkeztuta.
Proiekzioak 19:30ean izango dira, Golem Baiona zinema aretoetan, 6 euroko prezioan.
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.