Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian

Bilboko Otxarkoaga auzoko hiru emakumerekin grabatutako film laburrak ijitoek pairatzen duten diskriminazioa du ardatz.
lara izagirre

Lara Izagirreren El regalo film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, ijito komunitateak antolatzen duen Ake Dikhea zinema-jaialdian. 

Bilboko Otxarkoaga auzoan grabatu zuten filma, eta erosketak egitera doazenean ijitoek pairatzen duten diskriminazioa du hizpide.

Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan, Izagirrek berak adierazi du pozik dagoela sariarekin, eta "aitorpen horrek balio berezia du, komunitatetik bertatik datorrelako", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X