Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Decorado”ren aurrestreina hartuko du Bilbok, Fant jaialdiaren eskutik

Bilboko Fantasiazko Zinema Jaialdiak Prefant zikloan estreinatuko du animaziozko filma, astelehen honetan, urriak 20, Azkuna Zentroan, sarrera librea dela. Alberto Vazquez galiziarrak ekoitzi du Uniko euskal etxearen ekoizpena.
"Decorado"

Oraindik 2026ko maiatzera arte itxaron beharko da Fant Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaz gozatzeko, baina, Prefant markaren babesean, jaialdiak hainbat ekimen gauzatuko ditu ordura arte.

Gaur, urriak 20, esaterako, Alberto Vazquez zuzendariaren "Decorado" filmaren aurrestreinaldia egingo dute, 19:30ean, Azkuna Zentroko Golem-Alhondiga zinema-aretoetan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte; gonbidapena jaso beharko da zinemako leihatiletan, asteleheneko 16:30etik aurrera.

Alberto Vazquez animaziozko lanen galiziar egileak zuzendu du ostiralean, urriak 24, zinema aretoetara iritsiko den filma, eta Ivan Miñambres portugaleteztarrak ekoitzi du, Uniko ekoizpen etxearen baitan.

Decorado EITBren parte-hartzea duen filmak krisi existentzial batean harrapatutako Arnold adin ertaineko saguaren bizipenak kontatzen ditu. Bikote bizitza gainbehera doa, bizitza zentzugabea iruditzen zaio, eta susmatzen hasten da inguruko guztia fartsa handia besterik ez dela.

Bere lagunik onena egoera susmagarrian hiltzen denean, Arnold konbentzitzen da zerbait arraroa ari zaiola gertatzen. Eguneroko paranoia moduan hasten dena askatasun antza duen zerbait lortzeko ihesaldi desesperatu bihurtuko da.

"Decorado" filmaren trailerra
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X