Urriak 31 – azaroak 7
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Primate” filmak itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea

Urriaren 31 azaroaren 7ra bitartean izango da jaialdiaren 36. edizioa. “Gaua” Paul Urkijoren hirugarren film luzeak irekiko du, jakina zenez, eta 30 film luze, 36 film labur eta 4 serie proiektatuko dira guztira, tartean “Decorado” euskal ekoizpena, David Lynchen eta Luc Bessonen pelikulak.

Urriaren 31n, ostiralarekin, Gaua Paul Urkijoren hirugarren film luzeak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea inauguratuko du, Kursaalen. Zortzi egunen buruan, Primate Johannes Robertsen film estatubatuarrak itxiko du zinema topaldia, Antzoki Zaharrean, azaroaren 7an.

Bitartean, bi euskal film gehiago emango dituzte Donostian, Antonio Muñoz de Mesak zuzendutako Santa Zeta eta Decorado Alberto Vázquezen animazioko filma, Uniko euskal etxearen produkzioa, “euskarazko bertsioan”.

Guztira, 30 film luze, 36 film labur eta serieen 4 kapitulu proiektatuko dira. Besteak beste, Luc Bessonen Dracula: A Love Tale, Stephen Kingen nobela homonimoan oinarritutako The Long Walk, A Useful Ghost Thailandiako ekoizpena, eta Silencio Eduardo Casanovak zuzendutako banpiroen miniseriea.

Gainera, Animedonen animazioko zinema japoniarrari eskainitako sail paraleloa bigarrenez egingo dute, euskal film laburren maratoia egongo da, EITBk babestuta, eta Tabakaleran Eraserhead (David Lynch, 1977), eta La torre de los siete jorobados (Edgar Neville, 1944).

Urriaren 23an jarriko dira salgai abonuak Antzoki Zaharreko leihatilan, 09:00ean. Sarrera solteak urriaren 27ko 11:30etik aurrera erosi ahalko dira, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Donostia Kultura webgunean. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X