“Primate” filmak itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea
Urriaren 31n, ostiralarekin, Gaua Paul Urkijoren hirugarren film luzeak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea inauguratuko du, Kursaalen. Zortzi egunen buruan, Primate Johannes Robertsen film estatubatuarrak itxiko du zinema topaldia, Antzoki Zaharrean, azaroaren 7an.
Bitartean, bi euskal film gehiago emango dituzte Donostian, Antonio Muñoz de Mesak zuzendutako Santa Zeta eta Decorado Alberto Vázquezen animazioko filma, Uniko euskal etxearen produkzioa, “euskarazko bertsioan”.
Guztira, 30 film luze, 36 film labur eta serieen 4 kapitulu proiektatuko dira. Besteak beste, Luc Bessonen Dracula: A Love Tale, Stephen Kingen nobela homonimoan oinarritutako The Long Walk, A Useful Ghost Thailandiako ekoizpena, eta Silencio Eduardo Casanovak zuzendutako banpiroen miniseriea.
Gainera, Animedonen animazioko zinema japoniarrari eskainitako sail paraleloa bigarrenez egingo dute, euskal film laburren maratoia egongo da, EITBk babestuta, eta Tabakaleran Eraserhead (David Lynch, 1977), eta La torre de los siete jorobados (Edgar Neville, 1944).
Urriaren 23an jarriko dira salgai abonuak Antzoki Zaharreko leihatilan, 09:00ean. Sarrera solteak urriaren 27ko 11:30etik aurrera erosi ahalko dira, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Donostia Kultura webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da