Egigun bultza eta apustu "Santa Zeta"ren alde
Badakit, Gauaren ametsetan zaudete, baina Santa Zetak eskaintzen dizuena beste inork ez dizue emango.
Egokia da eta zuzena, denok zaudete Paul Urkijoren Gaua noiz estreinatuko. Zain. Esperoan. Desesperoan. Erne. Atezuan. Tente. Adi. Ulertzekoa, arras, zuen irrika. Grina. Pasioa. Ezinegona. Sosegurik aurkitu ezin hori. Izango ote dira sarrerak estreinaldirako? Eta, noiz estreinatuko da?
Nik uste, zuzendari arabakoaren hirugarrenak Errementarik eta Iratik ezarri zituzten marka guztiak gaindituko ditu. Badakit, hautsezinak ziruditen marka horiek. Bigarrena euskarazko pelikula batek inoiz bildu izan ez duen diru kopurura iritsi zen. Milioi bat euro. 17 erkidegoetan. Sariak bereganatu zituen (hain arrisku handiko jendaia diren Sitgeseko ikusleena, esaterako), eta bidea ireki zion Pauli Gaua den markaz fuerako ekoizpen erraldoia burutu ahal izateko.
Gaua Gau Beltzean estreinatuko da, Donostiako Beldurrezko Astean, mukuru, zaletuz gainezka, izango den Kursaalen. Haraino iritsiko gara arratsaldeko 8etan ordubete lehenago hasitako kalejira-biribilketa horrorezko batean.
Ez izan ordea kezkarik, penarik, ardurarik Donostian ez bazaudete Halloween honetan. Izan liteke aukerarik ez izatea. Gauza jakina da, gau horretan beren hilobiak utzirik, etxera datoz gure hildako maiteenak. Egiezue merezi duten harrera. Zaitezte lasai, Gaua ez duzue galduko, azaroaren 14an estreinatuko da zuen etxe ondoko areto guztietan…
Handia da gero Gauaren itzala. Ez dezala jaiko, deabruarren, beste euskal film bat itzal. Zein? Betarik ematen badiozue ahoa bete hortz, ikusten, aditzen, sentitzen duzuena ezin sinetsirik utziko zaituzten bat….
Donostiako Antzoki Zaharrean azaroaren 6an, 19:30ean emango duten pelikula batez ari natzaizue. Pelikula bihurri, atrebitu, aldrebes bati buruz natorkizue hizketan. Tokion, Los Angelesen eta Bizkaian da filmatua, eta Antonio Muñoz de Mesa madrildarrak da sinatua. Ez du curriculum makala Antoniok. Aktorea, gidoigilea, ekoizlea, aurkezlea eta youtuberra da. Lotsagabe jotzen du ofizio horietan guztietan. Lotsa izpirik gabe nahasten ditu estiloak, generoak, formatuak, euskarriak. Kamerari ez dio errespetu sakralizaturik. Ondorioz, nahi, ahal eta okurritzen zaion bezala hartzen eta erabiltzen du. Ez bide du sinisten kalitate handiko aparagailuak hobeak direnik eta bere eta aktoreen mugikorrekin grabatzen ditu irudiak. Zoragarria da bere ausardia, zor ta lor uzten zaituen kuraje berea.
Baina, zein pelikulaz ari naiz???? Pareko gutxi duen Santa Zetaz!!! Euskaraz filmaturiko Odol ilargia telesailean parte hartzen duen Nekane Otxoa aktore bizkaitarrak filtrorik gabeko youtuber batena egiten du bertan. Influencer ikaragarria dugu. Milioika ditu jarraitzaileak. Eta nortasun bi: sareetan agertzen dena eta ezkutuko beste bat. Ezkutuko hori hiltzaile bat da. Mendeku eta justiziaz egarri den borrokalari basa, munduko pederasta guztiak akabatu nahi dituena.
Badakit, Gauaren ametsetan zaudete baina Santa Zetak (bere hanka-sartze guztiekin) eskaintzen dizuena beste inork, beste inon ez dizuete emango. Egiozue konfiantza kasik hemengoa den ekoizpen honi. Balentria osoa deritzot Antonio, Nekane eta beste askoren proposamen honi, egidazue niri ere konfiantza.
Eta ez ahaztu zer esaten den Paulen pelikularen hasieran Eguna egunekoentzat. Gaua gauekoentzat. Izuz gainezka Gau Beltza opa dizuet.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.