Zinemakumeak Gara jaialdiak Alauda Ruiz de Azua, Maria Ripoll eta Al Borde Films ekoiztetxea sarituko ditu
Emakumeek zuzendutako filmen jaialdiaren 30. edizioa urriaren 27tik 30era egingo dute, Bilbon. Ruiz de Azuak eta Ripollek Simone de Beauvoir saria jasoko dute, eta Al Borde Filmsek, Bihargi EITB saria.
"Put Your Soul on Your Hand and Walk", Sepideh Farsi zuzendari irandarrak Fatma Hassona kazetariarekin egindako bideodeien bidez Palestinako gatazkaren ondorioak kontatzen dituena, Zinemakumeak Garan estreinatuko da
Bilbok Zinemakumeak Gararen, emakumeek zuzendutako filmen jaialdiaren, 30. edizioa hartuko du uriaren 27tik 31ra, eta arduradunek proiekzioz, ikastaroz eta mahai-inguruz beteriko programa aurkeztu dute, baita zinemagintzako hiru kide garrantzitsuren ibilbidea sarituko duen inaugurazio-gala bat ere.
Gala ORAINen jarraitu ahalko da, zuzenean, eta, berorretan, bi sari emango dituzte: Simone Beauvoir saria, Alauda Ruiz de Azua eta Maria Ripoll zinemagileenzat, eta Bihargi EITB saria, Al Borde Films ekoiztetxearen sortzaileentzat: Sara Blanco Pérez, Marta Gómez Calderón eta Paula Iglesias Rodríguez.
Pantaila Handia sail nagusia urriaren 28tik 31ra egingo dute, Golem Alhondiga Azkuna Zentroko zinemetan. Publikoak ikusgai izango ditu, besteak beste, Nuestra tierra Lucrecia Martel argentinar zuzendariaren dokumentala, Blue Heron Sophy Romvarirena; Sound of Falling Mascha Schilinskiren pelikula eta Left-Handed Girl Shih-Ching Tseou taiwandarrarena, besteak beste.
Halaber, atal horretan, Put Your Soul on Your Hand and Walk Palestinari buruzko fima emango dute, Sepideh Farsi irandar zuzendariaren eta Fatma Hassona kazetariaren arteko bideodeiak erakusten dituena.
Egitaraua osatzeko, urriaren 30ean Saio Berezia antolatu dute, BBK Aretoan. Sorda Eva Libertaden filma ikusi ahalko da bertan, amatasunaren aurrean emakume gor batek dituen erronkak erakusten dituen lana.
Jarraitu zuzenean inaugurazio ekitaldia 19:00etatik aurrera
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.