Estreina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Llámame Sinsorga” dokumentala azaroaren 28an estreinatuko dute zinemetan

Marta Gomezek eta Paula Iglesiasek zuzendu dute, eta La Sinsorga Bilboko espazio feministaren sortzeko lnak ditu ardatz.
"Llámame Sinsorga"

Llámame Sinsorga Irantzu Varela eta Andrea Momoitio protagonista dituen film luze dokumentala azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara, urri erdialdean Varsoviako zinemaldian erakutsi eta gero.

Marta Gomez eta Paula Iglesiasek zuzendu dute filma, eta Al Borde Films etxeak (Solo son peces, Ximinoa…) ekoitzi du, EITBren parte-hartzearekin.

Irantzu Varela eta Andrea Momoitio kazetariek La Sinsorga emakumeek kudeatutako kulturgunea berreraikitzeko prozesuan nola parte hartu zuten erakusten du lanak. “Bost beharginen lan ikusezina jartzen du obrak lehen planoan —arotzak, interioristak, brikolariak—, oraindik ere gizonak nagusi diren lanbide baten aurreiritziei aurre egiten dietenak”, azaldu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X