"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan
Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.
One Battle After Another filmak Hollywoodeko zinema sarietarako lasterketa abiatu du, Urrezko Globoetarako bederatzi izendapen bilduta. Haren ondoren kokatu dira Affeksjonsverdi Joachim Trier norvegiarrarena (8), Sinners Ryan Cooglerrena (7), Hamnet Chloè Zahorena (6) eta Frankenstein Guillermo del Tororena (5).
Del Tororen filmerako izendapenetako bat, hain zuzen, Jacob Elordi euskal jatorriko australiar aktorearena da; bi ataletan izendatu dute Elordi, bigarren mailako gizonezko aktore onenaren atalean Frankensteingatik, eta minisail bateko gizonezko protagonista onenarenean, The Narrow Road to the Deep Northgatik.
Andersonen ekoizpenak komedia edo musikal onenaren ataletan agindu du, zinemari dagokionez, eta Richard Linklaterren Blue Moon eta Nouvelle Vague, Yorgos Lanthimosen Bugonia, Josh Safdieren Marty Supreme eta Park Chan-Wooken No Other Choice izango ditu aurrean, film onenaren sarian.
Bigarren mailako gizonezko aktore onenaren atalean, Benicio Del Toro aktore puertorricarra (One Battle After Another), Sean Penn (One Battle After Another) Ethan Hawke (Blue Moon), Thimothée Chalamet (Marty Supreme) eta George Clooney (Jay Kelly) izango ditu aurkari.
Anderson zuzendaritza onenaren saria eskuratzeko lehiatuko da, Chloé Zhao, Jafar Panahi (Un simple accident), Joachim Trier, Ryan Coogler eta Del Tororekin.
Del Tororen Frankenstein filma film dramatiko onenaren sarirako sei izendatuen artean dago, Hamnet, Un simple accident, Affeksjonsverdi, Sinners eta O agente secreto filmekin batera.
Emakumezkoen interpretazioei dagokienez, Julia Roberts (Witch Hunt), Renate Reinsve (Affeksjonsverdi) eta Jennifer Lawrence (Die My Love) daude izendatuta film dramatiko bateko protagonisten artean, eta Emma Stone (Bugonia), Amanda Seyfried (The Testament of Ann Lee) edo Cynthia Erivo (Wicked) komedia eta musikalean atalean.
Telebistako kategorietan, The White Lotus luxuzko hotel batean girotutako satirak arrakasta handia izan du, sei hautagaitza erdietsita; ondoren, Adolescence dago, bostekin, eta Only Murders in the Building misteriozko komedia, laurekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.