Gautu zen derrepentean Errenteriako Kapitanenea kalean
Ostirala zen, hilak 7. Ekaitz bik bahitua zuten Europa osoa. Hendaian, Pariserako tren guztiak lotan ziren, elurrak trenbideak estaltzen zituelako. Euria ari zuen Errenterian. Jendetza zegoen Kapitanenea kalean. Hizketan gozo. Elkar besarkatzen. Elkarri musuka. Zinemaz hizketan, elkarri hamaika kontuz galdezka. Esaterako, "Estreinatuko al da gurean, gureetan, aspaldian Patuaren biktima matxinoa den Juanma Bajo Ulloaren El mal?" Egun, badakigu baietz, Bizkaian eta Araban plazaratuko dute ostiral honetan; Gipuzkoan, berriz, ez.
Solasaldian denak. Dudatan beti, "Goya sarietan izendatuko al dute Balearic zuzendu duen Ion de Sosa? Horretarako ere, arraposturik badugu orain. Eta ez bakarra, bi baizik. Ion lehian da zinemagile hasiberrien sailean, eta Gipuzkoan aretorik ezagutu ez zuen bere film balent eta libreak Donostiako Tabakaleran aurkituko du aterpe otsailaren 26an.
Horiek bezalako pentsamenduetan zegoen jendetza, ate misteriotsu bat noiz irekiko zain.
Zergatik Errenterian? Zergatik bere izena Martin de Uranzu itsasgizon famatu eta braboarena zen etxetik hartzen duen istorioz gainezka egiten duen kale estu hartan? Horretarako ere, erantzun egokia: bertan baitago Jantziaren Zentroa. Web-orrian ederki asko azaltzen da museo txiki eta bizi horren helburua: modaren historian barrena eta Euskal Herriko janzkeran zehar bidaia egiten duelarik, ezagutuko du bisitariak gure soinekoen, gure berokien, gure atorren, gure (eta besteen) praken eta azpiko gonen bilakaera.
Zain zen jende-saldoa Kapitanenean, atea noiz zabalduko… Lehenbizikoz museoak eskaini behar zuelako zinemarekiko zerikusi erabatekoa zuen aldi baterako erakusketa. Lehenbizikoa! Hainbeste urte pasa eta gero!
Ez zen nolanahikoa harreman berri horretarako bidea urratuko zuen proposamena. Izan ere, maite ditugun hainbat eta hainbat filmetarako jantziak amestu, asmatu eta josi egin dituen Nerea Torrijos bihurtu zaigu arte komisarioa, eta Paul Urkijoren Gauarako sortu duen jantziteriaren 9 modelo erakutsi nahi izan ditu Jantziaren Zentroan.
Ez, baina, hala moduan erakutsi. Ezta pentsatu ere. Bera bezain ameslari mugarik gabekoa den Izaskun Urkijo arte zuzendariak islatu du Kapitanenea kalean pelikularen basoa. Jantziak lurraren gainean daude, mamuz beteriko itzaletan bildurik. Soineko benetakoak, aktoreek jantzitakoak. Ondoan, atril batzuetan, marrazturiko zirriborroak, bozetoak, eskuz idatzitako azalpenak, hartutako erabakiak. Koloreak, formak, oihalak nola aukeratu zituzten eta hautuak zergatik egin zituzten jakingo du bisitariak.
Airean, Gauarako Maite Arroitajauregik eta Aránzazu Callejak sorturiko soinu banda…
Gautu zen derrepentean Errenterian. Xanpain kopa bat eskuan, bisitariek Peris Costumes Group enpresaz ikasi zuten. 1856 urtean sortua, antzerkirako jantziak prestatzen eta alokatzen hasi ziren fundatzaileak. Egun, zinemaren erreferente bikaina eta ezinbestekoa dira. 22 herrialdetan jarduten dute, eta 15 milioi jantzi (eta osagarriak) dira amaierarik, hondorik, gabeko industria-pabilioietan. Detaile harrigarri bat: bertan dagoen materialarekin sortzen baduzu (dizute) zure pelikularen jantziteria, ez pentsa filmatu eta gero arropa oro zurea denik. Ez baduzu bahitzen prezio altu batean, edonor etor daiteke eta soineko hori, tunika hori, kapela hori, buruko hori aloka dezake bere antzerki lanerako, bere bideokliperako, bere telesailerako…
Erakusketa martxoa arte izango da zabalik. Ordurako jakingo dugu ea Nereak Goya saria eskuratu duen. Hala balitz, sartuko gara berriro Izaskunek sortutako basoan eta zorioneko topa alaia egingo. Eta ez bakarrik Nereagatik; lantaldea osatzen duten denekin oihukatuko dugu: Gora!
Zenbat eta zeintzuk diren? Bederatzi: Irene Aranguren, Jokin Ayerregaray, Karla Biondini, Maravilla Muñoz Valverde, Alejandro Navas, Elena Picaza, Janire Sévignè, Estitxu Torrijos, Keltze Urkiza.
Gautu zen Errenterian. Eta hurrengo egunean, argia urratu bazen ere, Gauak eta gauak jarraitu zuten, jarraitzen dute oraindik, Jantziaren Zentroko esparru oro belzten, iluntzen.
ZINEMAKO JANTZIAK
'Gaua' filmeko jantziak herritarren eskura jarri dituzte ikusgai
Errenteriako Jantzien Zentroak Paul Urkijoren azken pelikulan erabili diren hainbat jantziren erakusketa antolatu du. XVII. mendean Euskal Herrian erabiltzen ziren jantzien erreplikak dira eta aberatsen eta herri xumearen artean zegoen aldea modu nabarmenean erakusten dute. Martxoaren 22a arte ikusgai egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.
"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.