Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Javier Bardemek gerraren aurkako eta Palestinaren askatasunaren aldeko jarrera agertu du. Argazkia: Efe.
Oscar sarien 98. edizioak “One battle after another” kutsu politiko argiko filma tronuratu du bart, baina aldarrikapen politikoak salbuespena izan dira alfonbra gorrian eta agertoki gainean, besteak beste Rob Reinerren eta Robert Redforden heriotzak gogora ekarri dituen gala arin eta hunkigarrian.
Javier Bardem espainiar aktoreak egin du, 3.000 gonbidaturen aurrean, galako hitzaldirik argi eta kritikoena. Alfonbra gorrian bertan argi utzia zuen Bardemek bere konpromisoa, soinean “Gerrari ez” zioen pegatina eta Palestinan bakea ezartzearen aldeko pina zituela agertu baita.
“Gerrari ez, eta Palestina askatu”, adierazi du Bardemek agertoki gainean, nazioarteko pelikula onenaren saria aurkeztea egokitu zaionean.
David Borenstein “Mr. Nobody against Putin” dokumental sarituko zuzendariak ekarri du gaueko beste une hunkigarri bat. Agertokira igo denean, gizatasunaren aldeko hitzaldia egin du.
“Herrialde batzuetan, izar iheskorren ordez, bonbak eta droneak jaurtitzen dituzte. Gure etorkizunaren izenean, gure seme-alaba guztien izenean, gelditu gerra hauek orain!”, esan du Borensteinek indartsu, publikoaren txalo zaparrada eragin duen diskurtso batean.
Gero, Paul Thomas Andersonek “mundu eroa” uzten ari garela esan du, gidoi egokitu onenaren Oscar saria jasotzeko orduan, baina itxaropentsu agertu da hurrengo belaunaldiek “mundura argi apur bat” ekarriko ote duten.
Gala zirraragarria
Conan O’Brien izan da zeremonia gidatzeko arduraduna, eta irriei, emozioari eta kritika pitin bat egin die bide.
Autumn Durald Arkapawren garaipenak, “Sinners” filmari esker sarien 98. edizioan emakume batek lehenengoz argazkilaritzaren Oscarra irabazteak, jendea zutiaraztea eragin du, golardoa emakume guztiekin partekatu nahi izan ditu eta.
“Zuek gabe, ez nengokeen hemen”, esan du Dolby antzokiko esku zarten artean.
Aurten hil diren artistei egindako omenaldia ere galako une gorenetako bat izan da, batik bat Rob Reiner zuzendaria eta Robert Redford aktore, zuzendari, ekoizle eta ikonoa oroitzeko tartea.
Barbra Streisandek hitz maitekorrak eskaini dizkio laguna zuenari, eta 'The Way We Were' Oscarra irabazi zuen abestiaren txatal bat abestu du, Sydney Pollacken izen bereko filmean pantailakide izan zuen adiskidearen omenez.
Billy Criystal komedianteak hartu du hitza Reiner goraipatzeko. Abenduan hil zuten zinemagilea Hollywooden itzal handiena zuen eragileetako bat zela adierazi du, eta haren konpromisoa azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
"One battle after another" filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; 'Sinners' ek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One battle after another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.