Apirilaren 23tik 30era
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia

Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera. 

"Palestine 36" Annemarie Jacir zuzendari palestinarraren pelikula
"Palestine 36"

“Palestine 36” Annemarie Jacir zinemagilearen film palestinarrak (2025) irekiko du, apirilaren 23an Victoria Eugenia antzokian, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 23. edizioa.

Jacirren pelikula “gure historiaren une ilun bati buruzko da, eta inoiz bizi izan dugun unerik ilunenetako bat biziko genuela jakin aurretik hasi ginen lanean”, haren hitzetan. 1936. urtean dago girotuta. Britainiar Agintaldiko Palestinako herrixkak britainiarren nagusitasun kolonialaren aurka altxatu bitartean, Yusuf bere landetxearen eta Jerusalem hiri biziaren artean noraezean dabil, etorkizun duin baten bila.

Palestinara ez ezik, beste hainbat gai ere hurbilduko ditu jaialdiak, hala nola emakumeek erlijio antolatuetan duten tokia, larrialdi klimatikoa (Natxo Leuza nafarrak Bangladeshen filmatutako lan bat erakutsiko da), prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X