Batasunaren hausnarketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brian Currin: "Ezker abertzalearen proposamena atzeraezina da"

Nazioarteko bitartekari hegoafrikarrak gogora ekarri du azken bi urteotan ezker abertzaleko 200 kide atxilotu dituztela, "indarkeriarekin inolako loturarik ez dutenak".

Brian Currin nazioarteko bitartekari hegoafrikarrak esan du ezker abertzalearen hausnarketaren ondorioak atzeraezinak direla eta prozesu demokratikoarekin agertu duen konpromisoa behin-betikoa dela.

Currin nazioarteko gatazka ezberdinetan bitartekari lanetan aritu da eta ezker abertzaleak azken bi urteotan egin duen hausnarketa prozesua jarraitu. Atzo hitzaldia eskaini zuen Madrilen, Lokarriren eskutik.

"Adierazpen horrek argi uzten du ezker abertzaleak behin-betiko bakea lortzeko konpromisoa hartu duela eta adierazpen horiek izan dira munduko beste toki batzuetan bakea eskuratzeko inflexio puntuak", azaldu zuen. Alabaina, hausnarketa prozesua hasiera besterik ez dela, "etenik gabeko prozesu bat" iragartzen duela eta "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango direla nabarmendu zuen.

Azken bake-prozesua ere izan zuen hizpide. "Hasieratik egon zen porrotera kondenatuta, bi aldeetatik zetorren indarkeriagatik gaiztotuta baitzegoen".

"Elkarrenganako indarkeriaz hitz egiten dudanean, ETAren indarkeriaz eta Estatuaren indarkeriaz ari naiz. Estatuak gehiegizko segurtasun neurriak eta demokratikoak ez diren metodoak erabiltzen ditu bere subiranotasuna babesteko edo eztabaidatu nahi ez duen posizio politiko legitimo bat suntsitzeko", argitu zuen.

Gauzak horrela, azken bi urteotan ezker abertzaleko 200 kide atxilotu dituztela ekarri du gogora, "indarkeriarekin inolako zerikusirik izan ez arren; debekatutako jarduera politikoa egiteagatik espetxeratu dituzte", kritikatu zuen.

"Hori indarkeria erabiltzeko beste modu bat da, batzuek pistolak erabiltzen dituzten moduan, eta Mitchel printzipioetan horrek ez du lekurik", erantsi zuen.

Currinek proposatzen du ETAren indarkeria eta Estatuak burutzen duena ez bereiztea; alde bateko eta besteko biktimekin ere bereizketarik egin behar ez dela esan zuen.

"Biktimak ez dira bakarrik atentatuetakoak, Estatuko segurtasun indarren ekintzetakoak ere biktimak dira. Euskal Herrian gazte asko atxilotzen dituzte, gero hona (Madrilera) ekartzen dituzte eta egun batzuen buruan galdeketen ondorioekin etxera bidaltzen dituzte. Biktima guztiak berdintasunez aintzat hartu behar dira", azpimarratu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X