Auzitegiko medikuek guardia zibilen bertsioa gezurtatu dute
Igor Portuk eta Mattin Sarasolak Guardia Zibilaren eskuetan egon ziren egunetan jasandako zaurien eta lesioen inguruan txostena egin zuten Gipuzkoako Auzitegi Medikuntzaren Institutuko adituek gezurtatu egin dute bertsio ofiziala.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegian egiten ari den epaiketaren lehen saioan, tortura delituaz auzipetutako 15 guardia zibilek adierazi zuten atxiloketaren unean Portuk eta Sarasolak indarra erabili zutela, ihes egiten saiatu zirela eta, ondorioz, bortizkeriaz atzeman behar izan zituztela.
Bigarren saioan, berriz, Portuk eta Sarasolak tratu txarrak eta torturak jasan zituztela berretsi zuten eta atxiloketaren unean (2008ko urtarrilak &) eta ondorengo orduetan jasan zituzten kolpeak eta mehatxuak azaldu zituzten.
Gaurkoan Gipuzkoako Auzitegi Medikuntzako adituen txanda izan da eta zehatz-mehatz azaldu dituzte Portuk eta Sarasolak izan zituzten zauriak eta lesioak. Igor Portuk ezkerreko bederatzigarren saihetsa eta hamargarrenaren burua hautsita zituela nabarmendu dute.
Adituak azpimarratu du Porturen "bizia arriskuan" egon zela eta egun hartan ospitalean artatu zuen medikua "harrituta" geratu zela atxilotuaren egoera ikusita.
Gainera, Portuk eta Sarasolak emandako tortura-testigantzak jasan zituzten zauri eta lesioekin "bat" datozela adierazi du epailearen aurrean.
Defentsaren perituek guardia zibilen bertsioa babestu dute
Bestalde, guardia zibilen defentsaren perituek uste dute Igor Portuk eta Mattin Sarasolak jasandako zauriak eta lesioak "bateragarriak" dira atxiloketa bortitz batekin, hau da, auzipetuek emandako azalpena babestu dute.
Igor Porturen egoerari buruz, peritu horiek esan dute ospitalean "bere kabuz" sartzeko gai den eta "nerbio-sistema nagusian kalterik ez duen pertsona bat egoera oso larrian" ez dagoela. Ildo horretan, saihets bat hautsita bazuen, atxiloketaren unean zenbait guardia zibilek "plakaketa bat" egin ziotela izan daitekeela babestu dute.
Gauzak horrela, Gipuzkoako auzitegi medikuen argudioen aurka agertu dira eta Portuk eta Sarasolak jasan zituzten zauriak "atxiloketa bortitz" baten ondorio direla esan dute.
Horrez gain, ukatu egin dute ETAko bi kideek besapean zituzten hematomak ukabilkadek, kolpeek edota ostikoek eragindakoak izan daitezkeela. Beraien ustez, erorketa baten ondorio izan ziren.
Beste alde batetik, Madrilgo Auzitegi Medikuntzaren Institutuko medikuen bozeramaileak adierazi du Sarasola bost aldiz bisitatu zuela Guardia Zibilak Madrilen duen egoitzan eta beste behin Auzitegi Nazionaleko ziegetan. Indarkeriaz atxilotu zutela esan ziola azaldu du medikuak.
Sarasolak jasandako zauriak "bortizkeriaz atxilotzearen edo heltzearen" ondorio izan daitezkeela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.