Biktimen oroimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izagirrek errefusatu egin du Jaureguiren monolotioaren aurkako erasoa

Donostiako alkateak esan du horrelako erasoak "onartezinak" direla eta "biktima guztiak" errespetatu eta aintzat hartu egin behar direla.

Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak errefusatu egin du Juan Mari Jaureguiren monolitoaren aurka egindako erasoa. Gipuzkoako gobernadore zibila izandakoa 2000. urtean hil zuen ETAk. "Biktima guztiak aintzat hartu eta erreparatu" egin behar direla azpimarratu du.

Joan den asteartean Gipuzkoako Diputazioak egin bezala, Donostiako alkateak nabarmendu du "indarkeria mota guztiak" errefusatzen dituela, "jatorria edozein dela ere".

Horrez gain, Ulia mendian eta Saguesen dauden frankismo garaiko biktimak oroitzeko bi plaka desagertu direla ere salatu du eta, datarik zehaztuta egon ez arren, diktadurako biktima guztiak oroitzeko ekitaldi bat antolatuko dutela iragarri du.

Jaureguiren oroitarriak jasandako erasoaz galdetuta, Izagirrek esan du "adiskidetzea ezinbestekoa" izango dela "gatazkaren ondorio guztiak eta indarkeria mota guztiak gainditzeko".

Aipatu erasoa nahiz frankismoko biktimen plaken desagertzea "onartezinak" direla adierazi du eta "edozein motatako biktimaren aurkako erasoak" errefusatu egin behar direla esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X