Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilduk esan du ETAko biktimen omenaldietara joango dela

Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak ez du datarik aurreratu nahi izan, baina ez du baztertu ostiral honetan bertan hastea, Juan Mari Jaureguiren aldeko omenaldian.
txarola eu
Lohitzune Txarola, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea. Argazkia: EITB

Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak, Lohitzune Txarolak (Bildu), iragarri du koalizio abertzalea ETAren biktimen aldeko omenaldietara joango dela, eta datarik aurreratu ez badu ere, ez du baztertu ostiral honetan Juan Maria Jauregiren hilketaren 11. urteurrenera joatea.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Txarolak hizpide hartu ditu Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (Bildukoa) gai honi buruz esandako hitzak. Izan ere, Bilduk "lehenago edo gero" omenaldietara joan beharko duela esan zuen.

Horren ildotik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak azaldu du omenaldietara joatea aztertzen ari direla, "noski". "Posibilitate hori existitu egiten da, eta posibilitate hori gauzatu egingo dugu, noski joango garela", gaineratu du.

Bestalde, ETAk behin betiko amaiera iragartzeko agiria publikatzeko aukeraz, Txarolak esan du bera ez dela ETAko kidea eta, beraz, ez dakiela "zer egin nahi duen" erakunde terroristak.

Bilduko kideak zehaztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan indarkeriaren aurkako adierazpen bat adosten saiatzen ari direla, eta oraindik akordiorik ez dagoen arren, lortuko duten itxaropena agertu du: "Egun osoa eman behar badugu negoziatzen, egingo dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X