Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ramirez: 'UPN-PP akordioa Bilduk duen indarrari erantzuteko egin dute'

Bere hitzetan, "argi eta garbi dago betorik eta bazterketarik gabeko batasuna behar dugula, datorren azaroaren 20an demokratikoki lehia egin ahal izateko".

UPNren eta PPren arteko akordioa (koalizio moduan aurkeztuko dira azaroko hauteskundeetara) Bilduk duen "indarrari" erantzuteko modu bat besterik ez dela esan du gaur Maiorga Ramírez Bilduko bozeramaileak.

Bere hitzetan, "argi eta garbi dago betorik eta bazterketarik gabeko batasuna behar dugula, datorren azaroaren 20an demokratikoki lehia egin ahal izateko".

"Nafarroako eskuindarren eta Espainiako eskuinaren arteko akordioari batasunarekin erantzun behar diogu, alderdikeriak eta norgehiagokak alde batera utziz, eta abertzaleen, aurrerakoien eta ezkertiarren arteko esparrua sortuz", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Josu Aztiria (EH Bildu): "EAJk ez digu proposamenik aurkeztu; gainera, abstentzio akritikoa nahi dute, eta ez dugu ulertzen"

EH Bilduren legebiltzarkidea Euskadi Irratian izan da, besteak beste, Euskal Enplegu Publikoaren Legeari buruz hitz egiteko. EAJren planteamendua "ez da serioa", haren ustez. "Atzo, negoziaziorik gabe, jakin genuen abstenitu gaitezela eskatzen dutela. Guk duela hilabete pasatu genien gure proposamena, eta ez dugu erantzunik izan", azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X