A-20ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koalizio abertzalea euskal nazioa aldarrikatzera joango da Madrilera

Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak osatzen duten koalizioak ez du jakinarazi hautagaitzak izango duen izena, igandean jakinaraziko baitute Iruñean.
Iragarkia
<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/09/27/545005/545005_koalizio_abertzalea_thumbnail.jpg"/><br/><strong>koalizio abertzalea aurkezpena efe</strong>
18:00 - 20:00
Koalizio abertzaleak euskal nazioa aldarrikatuko du Madrilen

r abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak osatzen duten hauteskunde koalizioak "Euskal Herriaren nazio izaeraren errekonozimendua" lortzeko parte hartuko du azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan.

Koalizioak prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, baina ez du jakinarazi zein izen izango duten hauteskundeetan, igandean Iruñean egin asmo duten ekitaldian emango baitute informazio horren berri.

Gaurko agerraldian Rufi Etxeberria eta Txelui Moreno ezker abertzalekoak, Pello Urizar EAren idazkari nagusia, Rebeka Ubera Aralarren ordezkaria eta Oskar Matute Alternatibaren koordinatzailea bertaratu dira.

Koalizio abertzaleak "euskal nazioa subjektu gisa" aldarrikatuko du Madrilen eta "aldaketa politiko eta soziala" sustatuko du "Euskal Herriak Espainiako Estatuarekin duen gatazka historikoari irtenbide demokratikoa emateko".

"Gatazka behin betiko gainditzeko" helbuarekin, aliantza berriak "euskal nazioaren errekonozimendua eta egungo egoera juridiko politikoa aintzat hartuta etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea gauzatzeko elkarrizketa eta negoziazio prozesua" jarri nahi ditu martxan.

Horretarako, Nafarroako errealitate politikoa kontuan izango dute, "erritmoa eta abidura horretara egokituz" eta "nafarren erabakiak errespetatuz".

Euskadirako planteatzen duten akordioarekin batera, lau alderdi politikoek iritzi diote , "Euskal Herriaren eta Estatu espainiarraren artean jokatzen" dela partida" eta "bake gaietan eta normalizazio politikoan lehentasunak diren alorretan" Estatua "beharrezko aktorea" dela azpimarratzen dute.

Bilduk eta Aralarrek osatutako koalizioaren izena Amaiur izan daiteke

Bilduk (ezker abertzalea, EA eta Alternatiba) eta Aralarrek osatutako hauteskunde-koalizioa (gaur goizean aurkeztu dute Donostian), Amaiur izan daiteke.

Alderdi horiek adierazi dutenez, hauteskundeetako aliantza berriaren izena ez dute guztiz erabakita, baina asteburua baino lehen adostuko dute, urriaren 2an aukeztu egingo baitute, logotipoarekin batera, Iruñean egingo duten ekitaldi batean.

Beste izen batzuk pentsatu dituzten arren, Nafarroako herri bati dagokion Amaiur da aukera gehien dituena proiektuari berriari izen emateko, azaroak 20ko hauteskunde orokorretara joateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X