A-20: Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Geroa Bai, EAJren eta NaBaiko independenteen koalizio berria

Uxue Barkos izango da Geroa Baiko hautagaitzaren zerrendaburua. Nafarroako koalizio berria Atarrabia Taldeak ere osatzen du.
Uxue Barkos, Geroa Bai koalizio berriaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Uxue Barkos, Geroa Bai koalizio berriaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Nafarroan koalizio berri bat sortu da. EAJk, Zabaltzen plataformak (NaBaiko independenteak) eta Atarrabia Taldeak Geroa Bai izeneko koalizioa osatuko dutela iragarri dute gaur goizean.

Aralarrek NaBai utzi eta Bildurekin koalizioa eratzea (Amaiur izenekoa) erabaki ostean sortu da aipatu koalizioa.

Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan, Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkos izango da.

Uxue Barkosek marka politiko berria aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Geroa Bai "kolore bakarrekoa ez den Nafarroarentzat proiektu eta erreminta eraginkor berri bat da, instituzioek orain arte erakutsi ez bezala, gizarteari erantzungo diona".

Horrez gain, Barkosek azpimarratu du Geroa Bai etorkizuneko egitasmoa dela eta gainerako alderdi eta koalizioekin liskarrik bilatzeko asmorik ez duela.

Ildo horretan, bai Amaiur koalizioarekin bai eskuineko alderdiekin ezberdintasunak dituztela esan du eta, ondorioz, euren lehentasuna ongizate estatuaren alde lan egitea izango dela iragarri du.

Nafarroan koalizio berri bat sortu da. EAJk, Zabaltzen plataformak (NaBaiko independenteak) eta Atarrabia Taldeak Geroa Bai izeneko koalizioa osatuko dutela iragarri dute gaur goizean. Aralarrek NaBai utzi eta Bildurekin koalizioa eratzea (Amaiur izenekoa) erabaki ostean sortu da aipatu koalizioa. Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan, Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkos izango da.Uxue Barkosek marka politiko berria aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Geroa Bai "kolore bakarrekoa ez den Nafarroarentzat proiektu eta erreminta eraginkor berri bat da, instituzioek orain arte erakutsi ez bezala, gizarteari erantzungo diona". Horrez gain, Barkosek azpimarratu du Geroa Bai etorkizuneko egitasmoa dela eta gainerako alderdi eta koalizioekin liskarrik bilatzeko asmorik ez duela. Ildo horretan, bai Amaiur koalizioarekin bai eskuineko alderdiekin ezberdintasunak dituztela esan du eta, ondorioz, euren lehentasuna ongizate estatuaren alde lan egitea izango dela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X