Eguigurenek Bake Konferentziara joateko eskatu dio PPri
s Eguiguren PSEren presidenteak esan duenez, "garrantzitsua da" asteleheneko Bake Konferentziara joatea eta, bere ustez, PP Lokarrik (besteak beste) antolatutako ekitaldian han egon beharko litzateke "bake biderako hainbat ebazpen" onartuko direlako. "Bizitza guztian eskatu dugun eta orain abiarazi den bide geldiezinean aurrerapausoa da".
Eusko Jaurlaritzako Legebiltzarreko korridoreetan egin ditu adierazpen horiek komunikabideen aurrean Eguigurenek, hilaren 17an Donostiako Aiete Jauregian izango den Nazioarteko Bake Konferentzian bere parte hartzeari erreferentzia eginez.
PSEko presidentearen ustez, "garrantzitsua" da Konferentzian egotea "euskal sozialistek beti borrokatu dugulako bakearen alde". "Pauso erabakigarriak ematen ari diren une honetan, ez gara erretiratuko, lehen tokian egongo gara gainera", azpimarratu du Eguigurenek.
Halaber, PPk ere Lokarrik antolatutako bilkurara joan beharko lukeela adierazi du, Konferentzian ez dutela "inor jango" adieraziz, "bake bidean ebazpenak adostuko dira", eta hori ez dela "beste munduko gauza" erantsi du. "Aurrerapauso bat da sortu den bide geldiezin honetan eta bizi osoan hori eskatu dugu", azpimarratu du.
PP: Eguiguren erratu egin da
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak normalizazio politikoaren inguruko Nazioarteko Bake Konferentzia errefusatu du ETAri "bakearen truke" ordaindu egin beharko zaiolako eta Batasunari hauteskunde kanpaina egingo zaiolako.Basagoitik adierazi du Eguiguren erratu egin dela, "beti erratzen den bezala", eta Lokarrik eta gatazken ebazpenean lan egiten duten beste bost erakundek antolatutako konferentziak, "ETAri hiltzen uzteko zerbait eman behar zaiola esateko" baino ez duela balioko iritzi dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.