Patxi Lopez: 'Konferentziak ETAri bukatzeko eskatzea garrantzitsua da'
"Bake Konferentziak ETAri ekintza terroristak behin betiko uzteko eskatzea garrantzitsua" dela adierazi du gaur Patxi Lopez lehendakariak New Yorken.
"Bere erabateko bakardadea onartu eta behin betiko amaiera iragartzeko" eskatu dio ETAri lehendakariak. Donostiako konferentziak erakunde terroristari bukatzeko eskatzea aintzat hartu du agintariak.
Nazioarteko zenbait erakundek antolatutako konferentziaren eskakizuna "guztientzako albiste ona da", Lopezen hitzetan.
"Euskal gizartearen gehiengoak egiten duen eskakizunarekin bat egin ez duenik ez dago Euskadin, ezta kanpoan ere; gizarteak behin eta berriro ETAren amaiera eskatu du aspalditik", azpimarratu du lehendakariak.
"Bi bando-gerrarik ez dira izan"
ETA "euskal gizartearen arazo nagusia" izan dela argi utzi nahi izan du lehendakariak. "Ez dira bi bando-gerrarik izan. Demokratak eta Zuzenbidezko Estatua alde batean egon gara gure uste sendoekin, eta bestean, erakunde terrorista bere egitasmo totalitarioa inposatu nahian", gaineratu du.
Lopezen ahotan, Euskadik "indarkeriarik gabeko aro berri bat" hasi du. Politiko Orokorreko Osoko Bilkuran, irailean, aurkeztutako dekalogoa mahai gainean jarri du berriro euskal agintariak. "Garai terrorista gainditzeko" eta bizikidetza eraikitzeko bide orria dela azaldu du. "puntu guzti horiek berresten ditut, askatasunarekin eta bizikidetzarekin konpromiso bat direlako", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri