Legebiltzarreko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urizarren iritziz, 2013a baino lehen egingo dira hauteskundeak EAEn

EAko idazkari nagusiak adierazi du PPk PSE-EEri "presioa" egiten jarraituko duela, eta honenbestez, sozialistek egoera horrekin jarraitzeak merezi duen ala ez aztertu beharko dutela.
Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Foto: EITB
Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Foto: EITB

Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren ustez, "2013a baino lehen izango ditugu hauteskundeak" EAEn. PPk PSE-EEri "presioa" egiten jarraituko duela iritzi dio, eta honenbestez, sozialistek "agonia politika" horrekin jarraitzea interesatzen zaien erabaki beharko dutela adierazi du.  Urizarren ustez "PPren mende dagoen txotxongilo Gobernua" da eta jada "Madrilen babesik ez du".

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketa batean hauteskundeak aurreratzeko aukera "PPren esku" egongo dela esan du Urizarrek. Hala, astelehen honetan Iñaki Oyarzabal PPko ordezkariak horren inguruko "zantzua" erakutsi zuela esan du eta horrez gain Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak esandakoa gogoratu du, "Patxi Lopez oso bakarrik sentitzen dela", alegia.

Horren ustez, Zapaterok hauteskundeak aurreratzeko kalkuluak sei hilabete gehiago itxaronez gero, kolpea handiago izango zela pentsatuta egin zituen, eta Patxi Lopezi "berdina" gerta dakiokeela esan du.

PSE-EEk "normaltasun politika batean, batzuekin eta besteekin akordioetara helduko dela badakiela" esan du EAko idazkari nagusiak, baina hori gertatzeko "Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzak normalizatuta egon behar du", erantsi du.

PPrekin duen harremanaz galdetuta, berriz, bi alderdien arteko ordezkarien arteko bilera "beranduen jota datorren astean egitea" espero duela esan du, nahiz eta oraindik data jarri gabe egon.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X