5 bizkaitar, bi arabar eta gipuzkoar bat, EAJren zuzendaritza berrian
EAJk zuzendaritza berria aukeratu du larunbat honetan: Joseba Aurrekoetxea, Lorea Bilbao, Iñaki Goikotxeta, Koldo Mediavilla eta Nekane Alonso bizkaitarrek, Pilar Garcia de Salazar eta Gonzalo Saenz de Samaniego arabarrek eta Aitor Olaizola gipuzkoarrak osatzen dute.
Burukide berrien izen-abizenak Roman Berriozabal VI. Batzar Nagusiko presidenteak iragarri ditu BECen, Barakaldon, emandako prentsaurrekoan. Batzarrak asteburu osoa iraungo du eta Iñigo Urkullu EBBko presidente hautatuko dute, bigarrenez.
Goizean, alderdiaren estatutuen berritzea onartu dute, Belen Greaves EBBko idazkariak eguerdian azaldutakoaren arabera.
Greavesek Batzar Nagusiaren nondik-norakoen berri eman du burukide lanetan emandako azken prentsaurrekoan, Greaves ez baita berrautaketara aurkeztu. Alderdiak estatutuetan egin beharreko aldaketak onartu dituela konfirmatu du. Horien artean ez da izen aldaketarena egon.
Greavesek azaldu duenez, beste bi dokumentu ere onartu dituzte goizeko saioan: "Euskadi, Europako nazioa" eta "Etorkizuna lantzen". Dokumentu horien bitartez, EAJk proposamen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak egunerati nahi ditu, ETAren indarkeria desagertu ondoren sortutako bake-eszenarioari egokituta. Beste helburua alderdia Ajuria Eneara bueltatzeko prestatzea da.
Estatutuen erreforman ustelkeriaren kontrako neurriak eta gardentasuna erraztekoak sartu dira. Gainera, aldaketak izango dira afiliazioa bertan behera uzteko prozedura, afiliazioen erregistro nazionala sortuko dute, eta, batzarrean, lurraldeetako ordezkarien kopurua 100era igoko dute.
Proposamen berriak
"Etorkizunerako lanean" dokumentuan 250 proposamen bildu dituzte krisiari aurre egiteko. "Proposamenak dauzkagu, Gobernatzeko estilo eta era bat, azken urteetan egindakoan argi utzi dugu hori, eta orain esparru politikoan zein ekonomikoan proposamen zehatzak egiten ari gara", esan du Greavesek.
Arratsaldean, 256 udal-erakundeetako 700 ordezkarik EBB edo exekutiba nazionaleko kideak hautatuko dituzte. Bihar, berriz, Iñigo Urkulluk hitz egingo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, Martxoaren 3ko biktimak gogoratu dituzte
EAJk dokumentu ofizialen desklasifikazio osoa eskatu du.
Franky tabernako aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren Ikerketa Batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du "ustelkeria sare" baten parte izatea.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an Gasteizen Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Halaber, hildakoei eta haien senitartekoei "aitortza eta omenaldia" adierazi die. Ministroen Kontseiluaren ostean izango den prentsaurrekoan irakurriko dute adierazpen instituzionala.
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.
“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen.
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Andre Maria Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.