Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak akordioaren aurrean "etsita" dagoela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak "neurriz kanpo" jokatu izana. Halaber, hildakoei eta haien senitartekoei adierazi die "aitortzen eta ohoratzen" dituela.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren biktimak aitortzeko adierazpen instituzionala onartu dutela gaurko Ministroen Kontseiluan.
Adierazpenak “polizia armatuaren neurriz kanpoko jarduera gaitzesten du, eta memoria demokratikoarekiko, egiarekiko, justiziarekiko eta erreparazioarekiko konpromisoa berresten du”, adierazi du bozeramaileak. Era berean “garai hartako langile mugimenduaren garrantzia” azpimarratu du.
Ildo horretan, Saizek gogorarazi du joan den otsailean Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak Memoria Demokratikoaren gune izendatu zuela Gasteizko Asisko San Frantzisko eliza, 1976ko martxoaren 3ko "gertaera eta hilketa izugarrien erreferente" delako.
Erreakzioak
Albistea zabaldu orduko, bata bestearen atzetik heldu dira erreakzioak. Martxoak 3 elkartearen izenean, Nerea Martinezek adierazi du "informazio osoa" izan arte, ez dutela baloraziorik egingo. Esan duenez, "beti bezala, prentsaren bidez" jaso dute berria. "Ez dugu inolako jakinarazpen ofizialik jaso", esan du.
Azaldu du "hurrengo astean" elkartuko direla elkarteko kideak, eta "asanblean" erabakiko dutela "balorazioa". Nolanahi ere, argi utzi du Espainiako Gobernuak gertakarien erantzukizuna bere gain hartzen ez badu, emandako urratsa ez dela nahikoa izango biktimentzat.
Bere aldetik, Aitor Esteban EAJko EBBren presidentea "etsita" agertu da akordioaren aurrean, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak izan duen papera".
Hain zuzen ere, Estebanek eskatu du martxoaren 3ko sarraskiari buruzko dokumentu ofizialak erabat desklasifikatu ditzaten, eta ez "hautaturikoa bakarrik", hori baita biktimak “aitortzeko” eta “benen ohoratzeko” modu bakarra.
Horren aurrean, Javier Hurtado Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak akordioa “erabat babesten” duela adierazi du, eta Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa nabarmendu du: "memoria demokratikoaren alde borrokatu duen gobernu bat badago, hori Gobernu sozialista da", esan du.
1976ko martxoaren 3an, Gasteizko langileek bat egin zuten borrokan ari ziren enpresak ordezkatzen zituzten batzordeek deitutako greba orokorrarekin. Langileek 40 orduko lan-astea eta soldata hobeak izatea eskatzen zuten, eta Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan bildu ziren, Gasteizen, batzarra egiteko, eliza leku segurua zelakoan.
Baina Polizia Armatuak ke-poteak jaurti zituen eraikinean bertan, eta ihes egiten ari zirenen aurka tiroka hasi ziren. Bost langile hil zituzten sarraski hartan.
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.