Abokatuak dio Urdangarinek ez zuela gezurrik esan 500ekoen inguruan
Mario Pascual Vives Iñaki Urdangarinen abokatuak ukatu egin du Palmako Dukeak eta Cristina infantak Ogasunari iruzur egin nahi izan diotenik 500 euroko billeteekin egindako milaka euroko operazioekin. Hori adierazi dio behintzat abokatuak Europa Press albiste-agentziari.
El Pais egunkariak jakitera eman zuenez, Estatuko Zerga Iruzurraren Ikerketarako Bulego Nazionalak duela ia urtebete espedientea ireki zuen Noos Institutuaren eta Aizoon enpresaren artean 500 euroko billeteekin egin zen 147.800 euroko transakzio baten harira. Urdangarinen eta infantaren enpresa da azken hori eta Ogasunak 'Palma Arena auzia'ren instrukzio epaileari helarazi zion espedientea. Orduan, bi inplikatuek bertsio kontraesankorrak eman zituzten diru mugimenduaren inguruan.
"Palmako Dukeak ez eta emazteak ere ez. Ez dira saiatu eta ez dute egin", adierazi du abokatuak iruzur egiten saiatu ote ziren galdetu diotenean.
Aurreko astean abokatu batek salaketa jarri zuen Estatuaren Fiskaltza Nagusian ustez Aizoonen izenean egindako erosketa batzuen harira. "Infantaren portaera ez da desegokia izan", adierazi du Pascual Vivesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri