'Dirua atzerrira eraman ez zezaten' onartu zituen Garzonek entzuketak
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen hitzetan, ‘delitu-sare horretako kideek dirua zuritzen eta Espainiatik kanpora bidaltzen jarraitzea saihesteko’ egin behar izan zizkieten 'Gurtel' auziko inputatuei eta haien abokatuei legez kanpoko entzuketak. Hori izan da epailearen justifikazioa Auzitegi Gorenean. 17 urteko inhabilitazio-zigorra ezar diezaiokete epaileari, erruduntzat jotzen badute.
Epailearen aurkako epaiketa gaur goizean hasi da, Auzitegi Gorenean eta, defentsak aurretiazko zenbait arazo aurkeztu ostean, arratsaldean Joaquin Giemenez Auzitegiko presidenteak hasiera eman dio Garzonen txandari. Horretarako, toga kendu eta auzipetuen tokian eseri behar izan du Garzonek.
Baltasar Garzonen aurkako hiru epaiketatik lehena hasi da gaur Auzitegi Gorenean.
Goizean, defentsari dagokion tokian eserita egon da, Francisco Baena Bocanegra bere abokatuarekin.
Ahots oso ahul eta zakarrez erantzun die Garzonek Ignacio Pelaezen galderei, ahotsa galduta baitauka; hain zuzen, Pelaezek berak jarritako kereilari esker hasi zen haren aurkako prozedura Auzitegi Gorenean. Garzonen hitzetan, bere ekintzek ez zioten Ulibarri eraikitzailearen, bere bezeroaren, defentsarako estrategia ezagutzea ahalbidetu.
Halaber, defentsaren estrategiak "gutxi" kezkatzen zuela esan du, bere helburua dirua zuritzeko eta diru hori Espainiatik kanpora bidaltzeko "delituzko ekintzak egiten jarraitzea" ekiditea baitzen.
Garzonen esanetan, auzipetuek espetxean delituzko ekintzak egiten jarraitzen zuten, eta entzuketak ziren delitu horiek ikertzeko "aukera bakarra".
Ildo horretan, abokatuak iruzurrak egiteko sarearen "oinarrizko zatia" ziren, Garzonen hitzetan. Besteak beste, Ramon Blanco Balin, Jose Antonio Lopez Rubal eta Manuel Delgado abokatuak aipatu ditu; Gurtel auziko buruekin batera inputatu zituzten horiek.
Epaileen errrekusazioa
Saioaren hasieran, Garzonen defentsak Luciano Varela eta Manuel Marchena epaileak errekusatu ditu, lehenengoa frankismo garaiko krimenen auziko instruktorea baita, eta bigarrena, New Yorkeko ordainketen auziarena.
Halaber, auzian zigortuko balute, Auzitegi Goreneko '61. artikuluko Areto berezian' helegitea jarri ahal izatea eskatu du.
Hilaren 24an berriz ere epaituko dute Garzon, diktadura garaiko krimenak ikertzeko eskuduntzak bereganatzeagatik. 2010eko maiatzean, behin-behinean kargugabetu zuten Auzitegi Nazionalean.
Gaur abiatu den epaiketak ikusmen handia piztu du, eta horren ildotik, 15 herrialdetako 100 hedabide inguru izango dira Gorenean. Izan ere, nazioartean oihartzun handiena duen epaile espainiarra da.
Babesa auzitegiaren kanpoaldean
Garzon 10:15ean iritsi da Auzitegira, eta zuzenean sartu da barrura, adierazpenik egin gabe. Kanpoaldean, hamarka jarraitzaile bildu dira, tartean Gaspar Llamazares IUko parlamentaria eta Pilar Bardem aktorea, epaileari babesa agertzeko.
Jarraitzaileek frankismoaren biktimen aldeko pankarta bat zeramaten, eta epailearen aldeko aldarriak oihukatu dituzte.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Llamazaresek esan du Garzonen aurka irekitako prozesu judizialak "lintxamendu politikoa" direla.
Gorenera Auzitegi Nazionaleko hainbat epaile eta fiskal ere bertaratu dira, Garzon babesteko. Besteak beste, Dolores Delgado fiskala eta Fernando Andreu, Santiago Pedraz, Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez Valcarcel, Clara Bayarri eta Jose Ricardo de Prada epaileak joan dira.
'Gurtel' auziko auzipetuek salatu zuten
'Gurtel' auziko entzuketen kasua 2009an abiatu zuten, Jose Luis Ulibarri inputatuaren abokatuak kereila aurkeztu eta gero. Haren defentsak 10 urtez gaitasungabetzea eskatu zuen; beste bi inputatuk (Francisco Correa, 'Gurtel' sareko ustezko burua, eta Pablo Creso, aurrekoaren 'bigarrena'), aldiz, 17 eta 15 urtez zigortzea.
Fiskaltzak ez du akusaziorik aurkeztu eta Garzon absolbitzea eskatu du.
Ahozko epaiketa abiatzea agintzeko Alberto Jorge Barreiro Auzitegi Goreneko epaileak apirilaren 11n kaleratu zuen autoaren arabera, Garzonek "presoen eta haien abokatuen arteko solasaldi konfidentzialak bidegabe entzutea erabaki zuen", eta "ez zitzaion axola solasaldi horien helburua defentsa estrategiak ezartzea baino ez izatea".
Bere aldetik, Garzonek azaldu zuen entzuketa horiek egitea bide bakarra zela 'Gurtel' auziko buruek frogak ezkutatzea galarazteko, baina epaile instruktoreak ez zituen onartu argudioak. Gainera, errefusatu egin zituen Garzonek proposatutako froga gehienak.
Epaiketak hiru egun iraungo du, eta saioak goizez egingo dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadik eta Gaztela-Mantxak abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer rol betetzen zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auzian epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean betetzen zituzten rolak.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.