Elkarbizitzarako Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarbizitzarako Planak terrorismoa eta torturak errefusatzen ditu

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek ez dute testua sinatu. PPk kritikatu du ETAri aipamen zuzenik egiten ez zaiola; Aralarrek eta EAJk alderdi guztien artean adostu ez izana deitoratu dute.

Isabel Celaak azaldu duenez, Hezkuntza Sailak bultzatutako Elkarbizitzarako Dokumentuak "40 urteotako terrorismoa" errefusatzen du, "baina baita torturak eta giza-eskubideak urratzen dituzten ekintza ez-zilegi guztiak ere".

Celaak agerraldia egin du Legebiltzarrean joan den abenduaren 30ean aurkeztutako dokumentuaren xehetasunak azaltzeko. Testuak Jaurlaritzare, eskola-patronalen, gurasoen elkarteen eta UGT eta CCOO sindikatuen babesa dauka. ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek, berriz, ez dute dokumentua sinatu.

Adierazpenak bost puntu ditu, ez du neurri zehatzik proposatzen eta bere helburua giza-eskubideen eta gizakiaren duintasunean errespetua bultzatzea da.

Giza-eskubideen urraketak jasan dituzten pertsonen aldeko elkartasun ekimenak martxan jartzea proposatzen du, "benetako" elkarbizitza demokratikoa lortzeko bidean.

Celaak dokumentuak izan duen babes "zabala" goraipatu du eta ETAk indarkeria uztea erabaki ostean ireki den aro berrira egokitu direla adierazi du.

Alderdien erreakzioak

Aralarren galdera bati erantzunez, Celaak ez du agiri hau ez dela Bakerako Hezkuntza Plan berri bat sortzeko abiapuntua. "Ez ditugu Elkarbizitzarako Planaren printzipioak aldatu, aro berrira egokitu baino ez dugu egin", erantsi du.

Alderdi Popularrak gogor kritikatu du testua. Iñaki Oyarzabalek salatu du dokumentuak ez diola ETAri, ezta erakunde armatuak eragindako kalteari, aipamen zuzenik egiten.

EAJk eta Aralarrek, ostera, begi onez hartu dute Hezkuntza Sailaren ekimena, giza-eskubide guztiak aintzat hartzen dituelako eta elkarrizketaren eta elkarbizitzaren alde egiten duelako.

Alabaina, dokumentua gainerako talde parlamentarioekin adostu ez izana eta testuak sindikatu abertzaleen babesik ez duela deitoratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X