Urdangarinen deklarazioa bideoan grabatuko da, bazkide ohiak eskatuta
Iñaki Urdangarien eta Noos kasuko beste inputatuen deklarazioak bideoan grabatzea onartu du Jose Castro Palma Arena auziko epaileak. Palmako dukearen bazkide ohiak, Diego Torresek, egin du eskaera.
Beraz, epaileak iritziz aldatzen ez badu behintzat, zortzi inputatuen deklarazioak bideoan grabatuta geldituko dira, 2010eko martxoan Palma Arena auzian Jauma Matas presidente ohiaren deklarazoak grabatu ziren bezala.
Bitartean, Iñaki Urdangarinen enpresa sarearekin lotura duten 15 langile eta autonomo deklaratzen hasi dira jada gaur goizean lekuko moduan. Estrukturaren inguruko zehaztasunak emateko deitu ditu Pedro Horrach fiskalak.
Denera 70 lagun deitu ditu eta asteazken arratsaldera arte deklaratuko dute (20-25 lagun egunean).
Lekukoek (erdiak langileak, erdiak autonomoak) fiskalaren eta polizia judizialaren aurrean azalduko dute nork hartzen zituen erabakiak enpresan, nolakoa zen estruktua eta zein harreman zuten Dukearen jarduerekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri