Jesus Loza: 'ETAko presoei bigarren aukera eman behar zaie'
Jesus Loza elkarbizitza eta memoriarako batzordea-ren arduradunak esan du Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari direla "ETAko presoen gizarteratzea lortzeko ibilbide konpartitu bat adosteko", eta ibilbide-orri hori euskal alderdi politikoekin ere adostu behar dela azpimarratu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, "ezberdinen arteko elkarlana" babestu du, biktimen memoriari buruzko gaietan eta kartzela-politikaren alorrean.
Joan den urriaren 20an, ETAk indarkeria behin betiko utzi duela iragarri zuenean, "aro berri bat" hasi zela onartu behar dela esan du eta berak ordezkatzen duen batzordearen eginkizuna Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean bitartekari lanak egitea izango dela azaldu du, besteak beste, "ETAko presoen gizarteratzea lortzeko".
"Gure erronkak elkarbizitza eraikitzea eta elkarbizitzaren aurka borroka egin dutenak berreskuratzea dira", adierazi du. Horrenbestez, "ETAko presoei bigarren aukera eman behar zaie eta demokraziara ekarri behar ditugu", erantsi du.
Lozak argi utzi nahi izan du ez dela amnistiarik izango eta neurri guztiak zuzenbide estatuaren baitan hartuko dituztela eta, kartzela-politika Espainiako Gobernuaren esku egon arren, Jaurlaritzak ere presoen "gizarteratzearen alde lan" egingo duela esan du.
Gauzak horrela, "bi administrazioen arteko elkarlanaren bitartez eta elkarrizketa luzeak eginda, ETAko presoen gizarteratzea ahalbidetuko duen ibilbide-orria adostea posible izango dela uste dut", adierazi du.
Horrez gain, elkarbizitza eta memoriarako batzordeak dituen egitasmoak zeintzuk diren aipatu ditu: terrorismoaren biktimei zuzendutako memoriala martxan jartzea, memoriaren eta elkarbizitzaren institutua sortzea eta terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta balore demokratikoak sustatzeko plana prestatzea.
Elkarbizitzarako foroa
Bestalde, ETAren amaiera kudeatzeko foroaren inguruan Legebiltzarreko alderdien arteko adostasun ezaren harira, Lozak esan du agerian geratu dela "akordioa lortzea zaila" dela, baina hilaren 30ean Gasteizko Ganberan egingo den bilkuran "akordio zabala" izango dela ziur agertu da, "adostasunetara heltzeko borondatea egon badagoelako".
Gainera, bere iritzian, hitzarmen hori "Kongresuan lortutakoa baino garrantzitsuagoa izango da".
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.