Basagoitik PSE-PP ituna hautsi duela ulertu du Jaurlaritzak
nio Basagoitiren adierazpenak hautsak harrotu ditu euskal politikagintzan. PSE-PP ituna agortuta dagoela esan du eta Patxi Lopezekin bilera bat egingo duela iragarri du, hauteskunde autonomikoak aurreratzeko.
Antonio Basagoitiren adierazpenak entzun ostean, PPk PSErekin zuen ituna amaitutzat eman duela ulertu du Jaurlaritzak. Ildo horretan, Euskadiko PPk Espainiako Gobernuaren "murrizketen aldeko hautua" egin duela kritikatu du, "euskal autogobernua defendatu beharrean".
Agiri labur batean, Lehendakaritzak nabarmendu du PSE-PP hitzarmenak autogobernua indartzea eta ongizaterako Estatuaren oinarrizko zerbitzuak indartzea zuela helburutzat.
Azkenik, Patxi Lopezek gaur eguerdiko agerraldian emango dituela xehetasun guztiak adierazi dute. Lehendakariak egoera politikoaren azterketa egin du Gobernu-bileraren osteko prentsaurrekoan.
Azalpenak emateko eskaera PPri
Bestalde, Efe albiste-agentziak Lehendakaritzako iturriak aipatuta zabaldu duenez, Jaurlaritzak azalpenak eskatuko dizkio Antonio Basagoitiri, PSE-PP itunaren amaieraren arrazoiak argitzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskaera argudiatzeko.
Horrez gain, Jaurlaritzak deitoratu egin du Basagoitik irrati batean egindako elkarrizketan iragarri izana PSE-PP ituna agortuta dagoela eta hauteskunde autonomikoak aurreratu egin behar direla esatea.
"Hitzarmena hautsi badute, euren ardura da eta itunaren zer zati bete ez dugun argitu beharko dute orain", erantsi dute aipatu iturriek.
Joan den larunbatean bete ziren hiru urte Patxi Lopez lehendakari izendatu zutenetik eta bihar, bere sailburu guztiek lagunduta, agerraldia egingo du agintaldiaren balantzeko egiteko.
Lehendakariaren eta Basagoitiren arteko bilera
Antonio Basagoiti eta Patxi Lopezen bilera gaur behintzat ez da izango, lehendakaria Madrilen baitago, PSOEren zuzendaritzaren bileran.
Nolanahi ere, joan den ostegunean eta ostiralean "harremanetan izan ziren", lehendakariak Espainiako Gobernuaren murrizketen aurka Auzitegi Konstituzionalera joko zuela iragarri zuenean, hain zuzen ere.
Bestalde, Lehendakaritzako iturriek gogora ekarri dute PSE eta PPren arteko ezberdintasunak "ezagunak" direla arlo sozio-ekonomikoan eta, hala ere, Alderdi Popularrak akordioari eutsi diola.
Jose Luis Rodriguez Zapateroren legegintzaldian ere Euskadiko PP Espainiako Gobernuarekin oso kritiko izan zela adierazi dute, baina orduan ere PSErekin zuten hitzarmena bere horretan mantendu zutela azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.