Marbellako bidaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Divarrek agerraldia egingo du Kongresuan

Kongresuko Mahaiak onartu egin behar izan du IUren eskaria, 2011ko Memoriaren berri emateko epailearen agerraldia eskatu duelako, eta Mahaiak ezin baitio horri uko egin.

Kongresuko Mahaiak onartu egin du Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak Kongresuan agerraldia egin dezan egindako laugarren eskaria, IUk aurkeztua, eta orain Justizia Batzordeak erabakiko du noiz izango den.

Kongresuko Mahaiko iturriek jakitera eman dutenez, IU "oso bizkor" ibili da azken eskaria egin duenean, 2011ko Memoriaren berri emateko eskatu duelako, eta Kongresuko Mahaiak ezin du eskari hori atzera bota.

Aurreko aldietan, Kongresuko Mahaiak ez zituen aintzat hartu IUren agerraldi eskaerak, horietan Marbellara egindako bidaiei buruzko azalpenak ematea eskatzen baitzitzaion Divarri.

Mahaiak lau eskariri uko egiteko erabiltzen zuen argudioa berbera zen lau kasuetan: Kongresuak ez du eskumekin Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren barne funtzionamendua eta gastuak kontrolatzeko. Argudio horrekin IUk egindako bi eskari eta PSOEk egindako eskari bat bota zituzten atzera.

Kongresuko Mahaiak onartu egin du Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak Kongresuan agerraldia egin dezan egindako laugarren eskaria, IUk aurkeztua, eta orain Justizia Batzordeak erabakiko du noiz izango den.Kongresuko Mahaiko iturriek jakitera eman dutenez, IU "oso bizkor" ibili da azken eskaria egin duenean, 2011ko Memoriaren berri emateko eskatu duelako, eta Kongresuko Mahaiak ezin du eskari hori atzera bota.Aurreko aldietan, Kongresuko Mahaiak ez zituen aintzat hartu IUren agerraldi eskaerak, horietan Marbellara egindako bidaiei buruzko azalpenak ematea eskatzen baitzitzaion Divarri.Mahaiak lau eskariri uko egiteko erabiltzen zuen argudioa berbera zen lau kasuetan: Kongresuak ez du eskumekin Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren barne funtzionamendua eta gastuak kontrolatzeko. Argudio horrekin IUk egindako bi eskari eta PSOEk egindako eskari bat bota zituzten atzera.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X