Divar auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Divarren bidaien inguruko dokumentazioa eskatu dio Gorenak Fiskaltzari

Auzitegi Gorenak auzi honen inguruko dokumentazio guztia bidaltzeko eskatu dio Fiskaltzari.

Ustezko iruzur delituagatik, Gorenaren eta bere presidentearen aurka Preeminencia del Derecho jurista elkarteak jarritako kereila berretsi du Auzitegi Goreneko zigor-arloko salak.

Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak kargua hartu zuenetik egindako hainbat bidaia pribatu diru publikoarekin ordaindu izana egozten diote. Gorenak, auzi honen inguruko dokumentazio guztia bidaltzeko eskatu dio Fiskaltzari.

Magistratuek kereila tramitera onartzen duten erabaki baino lehen egin dute errekerimendu hori. Bertan, zantzuzko frogetan oinarrituta, funtzionario publiko gisa ustezko iruzurra egin izana egozten diote Goreneko presidenteari (Zigor Kodeko 438 artikulua), eta subsidiarioki diru publikoa bidegabe erabiltzeko delitua ere egozten diote, nahikoa justifikatu gabe ia 13.000 euroko gastuak zordundu baitzituen epaileen gobernu erakundearen kontura 2008ko irailaren eta 2012. urte hasieraren artean egindako bidaien harian.

Fiskaltzak egindako ikerketa (artxibatu egin zuten auzia) "iruzurra eta engainua" izan dela dio juristen elkarteak. Horregatik, ikerketa "serio eta zorrotza" eskatu dute, haren erantzukizuna argitzeko.

Ustezko iruzur delituagatik, Gorenaren eta bere presidentearen aurka Preeminencia del Derecho jurista elkarteak jarritako kereila berretsi du Auzitegi Goreneko zigor-arloko salak. Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak kargua hartu zuenetik egindako hainbat bidaia pribatu diru publikoarekin ordaindu izana egozten diote. Gorenak, auzi honen inguruko dokumentazio guztia bidaltzeko eskatu dio Fiskaltzari.Magistratuek kereila tramitera onartzen duten erabaki baino lehen egin dute errekerimendu hori. Bertan, zantzuzko frogetan oinarrituta, funtzionario publiko gisa ustezko iruzurra egin izana egozten diote Goreneko presidenteari (Zigor Kodeko 438 artikulua), eta subsidiarioki diru publikoa bidegabe erabiltzeko delitua ere egozten diote, nahikoa justifikatu gabe ia 13.000 euroko gastuak zordundu baitzituen epaileen gobernu erakundearen kontura 2008ko irailaren eta 2012. urte hasieraren artean egindako bidaien harian.Fiskaltzak egindako ikerketa (artxibatu egin zuten auzia) "iruzurra eta engainua" izan dela dio juristen elkarteak. Horregatik, ikerketa "serio eta zorrotza" eskatu dute, haren erantzukizuna argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X