UPNren zuzendaritzak gutxiengoan agindu dezaketela uste du
Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiaren esanetan, Nafarroan gutxiengo izanda ere goberna daiteke, "erkidego honetan urte askotan egin den bezala", eta PSNrekin "elkarlanean" aritzearen alde egin du.
UPNren zuzendaritzaren bileraren ostean Garcia Adanerok adierazi duenez, zuzendaritzak Yolanda Barcinaren erabakia babestu du; izan ere, "Gobernua geldiarazteagatik, desleialtasunagatik eta une gogor batean Nafarroaren sinesgarritasuna kaltetzeagatik gertatu da".
Horren esanetan, UPNk "PSNrekin elkarlanean jarraitu nahi du", eta "PSNk erabakiko du UPNrekin zein neurritako elkarlana nahi duen".
Nafarroan hauteskundeak aurreratzeko aukerari buruz galdetuta, bileran ez dutela horri buruz hitz egin esan du Garcia Adanerok, baina "oso une larria da" eta "elkarlanean jarraitzeko tartea dago", gaineratu du.