Justifikatu gabeko gastuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Divarrek dimisioaren inguruko erabaki 'sendoa' hartuko du ostegunean

Divarrek Botere Judizialari egindako kaltea onartu du. Zuzendaritzkao kideen ustez, presidentearen azken adierazpenak ostegunean iragarriko duen dimisioaren ataria dira.

Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ostegunean iragarriko du dimisioa emango duen ala karguan jarraituko duen, erabaki "argia eta irmoa" izango dela esan du.

Larunbat honetan egindako bilkuran, Divarrek erakundeari egindako kaltea onartu du eta dimisioa emateko eskatzen zioten ordezkariei erabakia ostegunean aditzera emango duela esan die.

Zenbait informazioren arabera, ordezkariek, Divarren hitzak entzunda, presidenteak ostegunean dimisioa emango duela uste dute.

Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ostegunean iragarriko du dimisioa emango duen ala karguan jarraituko duen, erabaki "argia eta irmoa" izango dela esan du. Larunbat honetan egindako bilkuran, Divarrek erakundeari egindako kaltea onartu du eta dimisioa emateko eskatzen zioten ordezkariei erabakia ostegunean aditzera emango duela esan die. Zenbait informazioren arabera, ordezkariek, Divarren hitzak entzunda, presidenteak ostegunean dimisioa emango duela uste dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X