Birgizarteratze plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasarte damututa dagoela uste du Ordoñezek, baina ez du barkatuko

Bilera honekin, atentatuak "argitzeko eskatu behar zaiela" erakutsi nahi izan duela esan du Consuelo Ordoñezek.

Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñezen hiltzailearekin bildu da, Valentin Lasarte ETAko presoarekin. Damututa dagoela uste duela esan du, baina "inoiz" ezingo diola barkatu gaineratu du.

Atzo bildu zen Ordoñez bere anaiaren hiltzailearekin Arabako Zaballako espetxean, Barne Ministerioak birgizarteratze planaren barne antolatutako elkarrizketan.

Gasteizen prentsaurrekoa eman du Ordoñezek bileraren balorazioa egiteko. Gogor kritikatu du birgizarteratze plana, izan ere, kondenatuei ez zaiela argitu gabe dauden ETAren 300 atentatuen informazioa exijitzen salatu du. Ildo honetan, Lasartek barkamena eskatu diola esan du, baina argitu gabe dauden atentatuen inguruan galdetutakoari ez diola erantzunik eman adierazi du. Halaber, bere anaiaren hilketa nork agindu zuen ez diola kontatu gaineratu du.

Horregatik, bileraren ostean ez dela ezer aldatu esan du. "Oso gogorra" izan dela aitortu du, eta bilerara, "atentatuak argitzeko eskatu behar zaiela" erakusteko joan zela esan du Consuelo Ordoñezek.

Bilera bi ordu ingurukoa izan zen, eta espetxeko langile bat egon zen eurekin. Bien aldetik "errespetua" egon zela adierazi du Ordoñezek.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X