Elkarrizketa ETBn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egungo egoeran Bildu 'mehatxatzen' aritzea kritikatu du Izagirrek

"Espainian agintzen dutenek, egungo egoeran, porrot egiteko zorian egonda, mehatxu politika horietara jotzea" salatu du Donostiako alkateak.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EITB

"Espainian agintzen dutenek, Europatik egozteko eta porrot egiteko zorian daudenek, mehatxu politiketara" jotzea salatu du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta "egin behar dutena egiteko" eskatu die, Donostiako Udalak presoei buruzko dokumental bati eman behar dion diru-laguntzaren harira Barne Ministerioak Bildu legez kanpora dezaketela ohartarazi ostean.

Izagirre "harrituta" agertu da dokumentalaren inguruan sortu den polemikarekin, ETBko 'Egunon Euskadi' saioan egindako elkarrizketa batean.

Sortu auziko klausulek izan ditzaketen ondorioen inguruan galdetuta, Izagirrek esan duenez, kezkagarriena "20 urte atzera egiten saiatzen aritzea da". "Aurrera egiten saiatzen ari gara, baina jendea erosoago dago normalkuntzarik eta bakerik gabeko egoera batean, eta badirudi haientzat egokiagoa dela aurreko egoera (ezker abertzalea ilegalizatuta)", gaineratu du.

Horren harira, "aurrera egitea"ren eta "elkarbizitza eta borrokarik gabeko agertoki bat" eraikitzearen aldeko apustua egin du.

Zentzu horretan, "triste" agertu da; izan ere, "hainbeste urtetan elkarbizitzako agertoki bat bilatu eta etsai politikoekin hitz egin daitekeela erakutsi ondoren, horrelako jarrerek justu kontrakoa bilatzen dute: elkarbizitzarik ez, borrokaren eta dagoeneko gaindituta zeudela uste genuen agertokien itzulera".

"Gainera, EAJren eta PSE-EEren jarrerak ere harritu egin gaitu, Donostiako udalean izan dutena jarrerak batez ere, diru-laguntza ez dela giza-eskubideen batzordetik pasatu salatu baitute, eta kontuan izan behar da inoiz ez direla horrelako gauzak batzorde horretatik pasatu", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X