EAEko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortu EH Bildu koalizioaren baitan aurkeztuko da hauteskundeetara

Sortu ezker abertzaleko alderdia Euskal Herria Bildu koalizio barruan aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko hurrengo hauteskundeetan, gaur Juan Cruz Aldasoro bozeramaileak iragarri duenez.
Rufi Etxebarria eta Tasio Erkizia, agerraldian. Argazkia: EFE.

Sortu ezker abertzaleko alderdia Euskal Herria Bildu koalizio barruan aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko hurrengo hauteskundeetan, gaur Juan Cruz Aldasoro bozeramaileak iragarri duenez.

Euskal Herriko alderdi politiko eta eragile sozial garrantitsuenekin bilerak egin nahi dituztela adierazi du Aldasorok, "euskal gatazka gainditzeko elkarrizketa eraikitzen hasteko helburuarekin".

"Elkarrizketaren eta konponbidearen" aldeko alderdia izango da Sortu, Aldasoro bozeramailearen hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X