Espetxe-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribetxebarriak gose-greba hasi du bere egoera salatzeko

ETAko presoa Donostiako Ospitalera eraman dute bere osasun egoera larriagatik, eta Espainiako Gobernuak honen guztiaren aurrean "pauso bat bera ere ez" duela eman salatu nahi du.
Iosu Uribetxeberria ETAko presoaren aldeko elkarretaratzea. Argazkia: EFE

Josu Uribetxebarria ETAko presoak  gose-greba hasi du bere egoera salatzeko, Herrira presoen aldeko mugimenduak azaldu duenez. Presoak giltzurruneko minbizia dauka, eta orain metastasia ere antzeman diote. Horregatik, Donostia Ospitalera eraman dute, Leongo espetxetik.

Ekintza honen bidez, presoak Espainiako Gobernuak bere egoeraren aurrean “pauso bat bera ere ez” duela eman salatu nahi du, eta azken orduetan izandako arazo batzuen ostean, berarentzat eta bere familiarrentzat “tratu duina” eskatu du.

"Erabaki gogorra izango da niretzat, baina ez dago atzera egiterik", adierazi du Uribetxebarriak, Gara egunkariak egindako elkarrizketa batean.

"Nire egoeran egonda, ez dut uste asko luzatuko litzatekeenik. Gorrotoa horrenbesteraino heltzen bada, duintasunez hiltzea izango da nire asmoa", gaineratu du.

Uribetxebarriak gogorarazi duenez, "orain gaixo larria naiz eta euren legeen arabera eskubidea dut baldintzapeko askatasunean kaleratua izateko".

"Tratu justu eta duina bakarrik eskatzen dut, legeak jasotzen duena, nahiz eta euren interesen arabera aplikatu. Ni ez naiz joko horretan sartuko", nabarmendu du.

ETAren biktima bati zer esango liokeen galdetuta, presoak erantzun du "elkar ez ulertzeak" ez duela "laguntzen", eta hori ez dela "bidea". "Baina bai, hitz egiteak laguntzen duela esango nieke ETAren biktimei; bidea ez ixteko, badaudela minimo batzuk ados egoteko modukoak direnak eta hortik hasi behar dugula, gero eta bide sendoagoa egiteko. Bakoitzak bere ideiekin baina errespetuz eta tolerantziaz, elkar bizitza bat lortu arte gutxienez", amaitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X