'Inork ez dezala zorakeriarik egin gertatzen dena gertatzen dela ere'
Josu Uribetxebarria ETAko presoak (gaixotasun sendaezina izatean, bere askatasuna eskatzeko gose greban jarri da), lasaitasuna eskatu du Barne Ministerioak hirugarren gradua ematen dion ala ez jakitea itxaron bitartean.
Ortega Lara bahitzeagatik preso dago Uribetxebarria, eta "azken hilabeteotan eman diren pausoak eta Euskal Herrian dugun egoera oso baikorrak dira, ondo ikusten ditut. Baikorra naiz egoera politikoarekin eta prozesuarekin, ondo goaz", azaldu du.
Osakidetzak gaur berretsi du medikuen txostena, Uribetxebarriaren minbiziak ez duela atzera bueltarik dioena.
Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak bihar arratsaldean erabakiko du presoari hirugarren gradua eman ala ez. Hirugarren gradua ezartzea, hain justu, baldintzapeko askatasuna emateko lehen urratsa da.